Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Inkesta egin diegu 1.050 pertsonari 9 erkidegotan, eta galdetu diegu zer iritzi duten elikagai funtzionalei buruz eta ea baduten horiek erosteko eta kontsumitzeko ohiturarik: Elikagai funtzionalak: jendeak erosi eta jaten ditu baina ez du argi zenbateraino diren onuragarriak

Inkestari erantzun dioten hiru herritarretatik bik noizbait erosi izan dituzte, eta horien artean, %55ek egunero kontsumitzen dituzte

Beldurtzeko moduko erritmoa hartu du gure bizimoduak. Esan liteke beti presaka eta beti berandu gabiltzala, eta ez dugula denborarik sukaldean aritzeko, aste osoko dieta osasungarria osatzeko, ezta gure osasunaz arduratzeko ere. Bazterrera utzi ditugu elikatzeko ohitura osasungarri batzuk, baina orain ere kezkatzen gaitu, eta ez gutxi, gure gorputza eta burua ongi egoteak.

 

Bizi dugun eta bizi gaituen kaos honetan, elikagai funtzionalak lekua egiten ari dira mantso-mantso, eta gure etxeetan sartzen. Elikagai horiek osasunari mesede egiteko pentsatuak daude eta gaixotasunak izateko arriskuak murrizteko. Baina, horretarako, jakina, dieta orekatua eta askotarikoa egin behar da, elikagai horiek bakar-bakarrik ez baitute balio gaixotasunei aurre hartzeko. Gaur egun, 200 elikagai funtzional izango dira merkatuan, gehienak esnekiak.

Kontsumitzaileen elkarteak, ordea, adi jarrita daude, jendeak informazio gutxi duelako elikagai mota horren inguruan; gainera, zenbaitetan hitz anbiguoak erabiltzen dituzte etiketan, eta horrek nahasi egiten du jendea. EROSKI CONSUMERek inkesta egin du herritarren artean, eta galdetu die zer iritzi duten elikagai horien inguruan eta ea baduten erosteko ohiturarik.

Horretarako, apiril bukaeratik maiatz hasierara, 1.050 lagun galdekatu ditugu 9 autonomia erkidegotan: Andaluzia, Balear uharteak, Euskal Autonomia Erkidegoa, Galizia, Gaztela Mantxa, Katalunia, Madril, Nafarroa eta Valentziako Erkidegoa.

Zeini galdetu diogu?

Inkestari erantzun dioten guztiek daramate beren etxean elikadurarekin zerikusia duten alderdi guztien ardura: erosketak egin, menuak antolatu, otorduak prestatu... Inkestatuen %51 emakumeak izan dira, eta batez besteko adina, berriz, 48 urtekoa izan da.

Ikasketei dagokienez, era guztietako egoerak antzeman ditugu: lautik batek unibertsitate ikasketak eduki ditu (graduondokoak ere bai zenbaitek), beste laurden batek Lanbide Heziketakoak, beste %25eko batek Batxilergokoak eta beste horrenbestek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoak.

Gehien-gehienak osasuntsu egon dira. Batzuek, hala ere, %25ek hain zuzen, etxean badute gaitzen bat daukan norbait (eurak edo familiakoren bat). Horren ondorioz, bostetik lauk bereziki zaindu behar izaten dute elikadura.

Inkestari erantzun dioten pertsona askok giharretako gaitzak eta oinazeak aipatu dituzte, hezurretakoak eta artikulazioetakoak. Eta beste hauek ere bai: kolesterola eta triglizeridoak, diabetesa, hipertentsioa, eta bihotzeko eta zirkulazioko gaitzak. Adinka hartuta, bai 65 urtetik gorakoek eta bai 25 eta 44 urte artekoek giharretako, hezurretako eta artikulazioetako gaitzak eta oinazeak aipatu dituzte gehienbat. 45 eta 64 urte artekoek kolesterola eta triglizeridoak, eta gazteek, 18 urtetik 24 bitartekoek, alergiak eta intolerantziak.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto