Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elkarrizketa

Λ

Inmaculada Dominguez Fabian, Enpresa Ikasketen irakaslea Extremadurako Unibertsitatean: Etorkizunean ere jasoko dira erretiro-pentsioak, baina ez dira izango egungoak bezalakoak

 

Ekonomiako irakaslea eta pentsioen gaian aditua da Inmaculada Dominguez Fabian. Pentsioak ez omen dira desagertuko, hala uste du, baina ez omen dira izango gaur egungoen berdinak. Aurreztea komeni dela dio, jasoko dugun pentsioa osatzeko modua izan dezagun, baliteke-eta txikiagoa izatea. Izan ere, berak azpimarratzen duen bezala, aldaketa demografikoek bestelako arau batzuk eskatzen dituzte pentsioak kalkulatzeko, eta langabeziak bere horretan jarraitzen badu, pentsio eskubideak ere apaldu egingo dira.

Luzaroago bizi gara eta, aldi berean, gero eta jende gutxiagok kotizatzen du Gizarte Segurantzan... Zer-nolako etorkizuna datorkigu?

Espainiako pentsio sistema banaketa bidezkoa da, eta urte bateko pentsioak urte horretako kotizazioekin ordaintzen dira. Herritarrak zahartzeko arriskuaren menpe dago, eta hori kontuan hartu behar da pentsioak kalkulatzean. Baina arrisku horiek murrizteko helburuz, 2011. eta 2013. urteetan erreformak egin dituzte Espainiako pentsio sisteman. Aldaketa demografikoek bestelako arauak eskatzen dituzte pentsioak kalkulatzeko, eta langabeziak jarraitzen badu, pentsio eskubideak ere apaldu egingo dira.

Hemendik hogeita bost urtera lan egiteko adinean dagoen pertsona bakoitzeko beste bat egongo balitz lan egiteko adinik ez duena, gerta al daiteke uneren batean pentsiorik kobratzeko modurik ez izatea?

Seguru nago etorkizunean erretiro-pentsio publikoak jasoko ditugula, nahiz eta ez diren izango egungoak bezalakoak. Bizitza itxaropena luzatzeak eta haur gutxiago jaiotzeak berekin ekarriko du edo pentsio txikiagoak baina luzaroago jasotzea, edo erretiro adina atzeratzea pentsioak jasotzen jarraitzeko, edo zergetan gehiago ordaintzea eta horrela orekatzea pentsioa luzaroago jaso ahal izatea.

Eta izango al da dirurik pentsioak ordaintzeko?

Bai, pentsio sistema doitu egin delako eta erreformak egin zaizkiolako. Ez da hain segurua izango, hala ere, oraingo baldintzetan eta kopuruetan jasotzea.

Askok esaten du egungo krisi ekonomikoak pentsioetan izango duen eragina urte batzuen buruan sumatuko dela... Noiz eragingo die eta nola?

Hasiak gara eraginak ikusten, eta hain zuzen horrexegatik aurreratu dira 2027. urterako aurreikusiak zeuden erreforma batzuk eta 2013an ezarri. Krisiaren eragin nagusia enplegua erortzea izan da eta, ondorioz, kotizazioak ere bai. Horrek likidezia edo kutxa arazo bat ekarri dio Gizarte Segurantzari, eta hori konpontzeko, Erreserba Funtsa erabil daiteke eta Pentsioak Eguneratzeko Indizea sortu, zeina mekanismo automatikoa baita doikuntzak egiteko.

Erretiro adina atzeratzea al da irtenbidea?

Erretiro adina atzeratzeko erabakiak duen abantaila da baliagarria dela Gizarte Segurantzako gastuak murrizteko eta diru sarrerak handitzeko, luzatu egiten duelako kotizazio aldia eta laburtu pentsioa kobratzekoa. Irtenbide eraginkorra da neurri bateraino, ez daitekeelako atzeratu mugarik gabe eta lan merkatuak horretarako aukera eman behar duelako.

Erretiro adina 65 urtean jarri zenean, 68 urtekoa zen bizitza itxaropena, baina gaur egun ez gaude egoera horretan; hori dela eta, gobernu gehienek aldatu egin dute parametro hori.

Hogei urte barru, pentsio edo errenta publiko txiki batekin... lan bizitzan behar adina aurrezteko modurik izan ez bada, zer-nolako etorkizuna izango da gaur egun gizarteari ekarpenak egiten ari zaizkienentzat?

Ongizate Estatuak bermatu egin behar ditu beti kotizatu gabeko pentsioen eta gutxieneko pentsioen kopuruak. Hain zuzen, Espainiako Estatuan egin den erreforma bakar batek ere ez ditu kendu edo mugatu laguntza-prestazio horiek eta ezta gutxieneko kopuruak ere. Hala ere, ez zait iruditzen inolaz ere iritsiko garenik erretiro-pentsio publikorik izango ez den egoerara.

Pentsio sistemaren beraren erreformak egiteaz gain, kudeaketa publikoan eta politikoan badira beste aukera batzuk ere; adibidez, zergak igotzea, gehiago zorpetzea edo beste gastu batzuk murriztea, eta kotizazioen arloko iruzurraren aurka edo prestazioak jasotzeko garaian egiten den iruzurraren aurka borrokatzea.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto