Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elkarrizketa

Λ

Santiago Niño-Becerra, Egitura Ekonomikoko katedraduna (IQS School of Management-Ramon Llull Unibertsitatean: "Erretiro pentsioek, orain arte ezagutu ditugun bezala, oso urte gutxi iraungo dute"

 

Izango al dugu etorkizun hurbilean pentsioak jasotzeko aukerarik? Santiago Niño Becerra ekonomialariak ezetz dio, ez behintzat gaur egun egiten den bezala. Eta arazoa ez da bizitza itxaropena handitu izana (hori ere murriztu egingo da diru sariak apaldu ahala), Administrazioak biltzen duenaren eta gastatzen duenaren artean ageri den tartea baizik: diru sarrerak txikiagoak dira gastuak baino. "Lau edo bost urterako" erreserba omen daukagu, eta hortik aurrera oinarrizko errenta unibertsal bat ezarriko omen dute. Horregatik, ahal duenak (gaur egun ez dira asko Espainiako Estatuan) gauzak planifikatu eta aurreztu egin behar luke pentsioak osatzeko.

Bizitza itxaropena handitzen ari da eta Gizarte Segurantzako kotizazioak, aldiz, murrizten... Zer-nolako etorkizuna datorkigu?

Ez zait iruditzen bizitza itxaropena denik arazoa: hori ere murriztu egingo da gizarte babeserako diru sariak gutxitu ahala, batez ere osasun arlokoak. Arazoaren muina da diru sarreren bilakaera gastuenaren atzetik joango dela: ugaritu egingo dira kotizazio apalak dituzten onuradunak, batez besteko soldatak txikiagoak izango direlako langabezia estruktural handiaren eraginez eta aldi laburreko lanek gero eta pisu handiagoa hartzearen eraginez. Etorkizuna? Pentsioak jaitsi egingo dira.

Kalkuluek diotenez, 2040. urtean, lan egiteko adina izango duen pertsona bakoitzeko, lanerako adinik ez duen beste bat egongo da. Iritsiko al da erretiro saririk kobratu ezingo den eguna?

Erretiro pentsioek, orain arte ezagutu ditugun bezala, oso urte gutxi iraungo dutela iruditzen zait. Alde batetik, diru sarrerak falta dira, lehen esan bezala; bestetik, ez dira nahitaezkoak, orain ez baita beharrezkoa 'langile klasea lasaitzea' Gerra Hotzaren garaian zen bezala; eta, bestetik, kontsumo masiboan oinarritzen den hazkundea atzera geratu da orain dela urte batzuk. Beti jasoko da pentsio motaren bat, ordena publikoa zaintzeko besterik ez bada ere, baina uste dut oinarrizko errenta unibertsal baten itxura izango duela gehiago.

Eta izango al da dirurik pentsioak ordaintzeko?

Espainiako Gizarte Segurantzak (nagusiki pentsioek eta langabezia sariek) %1,8ko defizita izan zuen iaz; hau da, erreserba kutxari esker iraun zuen. Azken urteetako erritmoan, lauzpabost urterako dirua dago kutxan, eta hortik aurrera murrizketak izugarriak izan daitezke.

Egungo krisi ekonomikoak pentsioetan izango duen eragina urte batzuen buruan sumatuko omen da... Noiz eragingo die eta nola?

Pentsiodunek lehenik sumatuko dutena izango da -dagoeneko sumatzen hasiak dira- erosteko ahalmena galtzen ari direla; gero diru saria murriztuko diete. Eta, tarte horretan, kalkulatzeko sistema aldatuz joango dira: lan-bizitza osoa hartuko dute kontuan, luzatu egingo dute pentsioak jaso ahal izateko kotizazio aldia...

Gobernu askok erabaki dute erretiratzeko adina atzeratzea. Neurri eraginkorra al da?

Politikariek hartzen duten ohiko neurria da, kolore batekoek eta bestekoek: arazoa atzeratzea, biharko uztea. Erretiratzeko adina atzeratuta, murriztu egiten da pentsioetan guztira ordaindu beharrekoa. Erretiratzeko adina atzeratzeak, gaur egungo testuinguruan, non lan eskaria dagoen, baldintza apalagoetan izanik ere, oztopatu besterik ez du egiten gazteak lan merkatuan sartzeko aukera. Neurri horrek izan dezakeen gauza on bakarra da zenbait pertsonak errenta handiagoa jasoko dutela lanean ari diren bitartean, gero jasoko luketen pentsioarekin alderatuta.

Espainiako Estatuko herritarren ia erdiak kezkatuta daude zer-nolako etorkizuna izango ote duten erretiroa hartu ondoren, baina "kezkatu pasiboak" esaten diete, ez dutelako deus egiten. Zer egin behar lukete?

Espainiar gehienek ez dezakete deus ere egin, erosteko ahalmenak ez dielako ematen aurrezteko adina. Alde batetik, espainiarren %50en soldata mila eurokoa edo txikiagoa da; bestetik, pentsiodunen %60k familiari lagundu behar diote; eta bestetik, pentsio-funtsetara egiten diren ekarpenen %90 abenduan egiten dira eta zerga-kenkariak lortzeko izaten dira... eta onura horiek galtzeko arriskua dago, gainera. Espainian jende gutxik aurreztu dezake pentsioa osatzeko, horixe da egoera.

Aurreztea izango bada espainiarren aukera bakarra, noiz hasi behar lukete?

Ahal dutenek modua izan bezain laster hasi behar lukete planifikatzen, baina aurrezki-funtsen baldintzek malguak izan beharko dute, pertsona askok aldi baterako eta/edo aldi laburreko kontratuak izango baitituzte.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto