Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

^

Erosketa gida fruta hezurdunak: Fruta hezurdunak: egin kosk osasunari

Zein erosiko dut?

 

Erosketa egiteko gomendioak

Diabetikoentzat.

Diabetesa duen pertsona batek fruta maiz jan dezala komeni da. Gaixo horiek arrisku handia izaten dute bihotz-hodietako arazoak izateko, eta fruta egunero jatea garrantzitsua da hori murrizteko. Nolanahi ere, gaixo horrek intsulina behar badu odoleko azukre maila erregulatzeko, jakin egin behar da jaten dituen elikagaiek zer-nolako osaera duten gutxi gorabehera. Hemen aztertu ditugun fruten artean, abrikotek dezente azukre gutxiago dute, adibidez (10,8 gramo 145 gramoko errazio batean), aranek baino (17,4 gramo). Nektarina eta gerezia, berriz, tartean dabiltza (14,8 gramo/errazioko eta 13,9 gramo/errazioko, hurrenez hurren).

Haurrentzako iradokizunak

Haurrek koloreak eta aukerak maite dituzte. Zenbat eta guk fruta gehiago jarri haien eskura errazago aurkituko dituzte gustukoak. Etxeko txikienen aukerak aldatu egiten dira denbora aurrera joan ahal. Ez da harritzekoa lehen abrikotak gustura jaten zituen ume batek halako batean gereizak maitatzea. Ez dago zertan haur txikienei hezurrik gabe fruta soilik eman nahiz eta gogoan hartu behar den hiru urtetik beherako umeek itotzeko arriskua daukatela eta beraz, erne egon behar izaten da.

Idorreria daukatentzat

Zuntz ugari duen dieta egitea da idorreria kronikorari aurre egiteko lehenbiziko pausua. Zuntz dietetikoak hesteeetan bolumena handitzen du eta gorozkiak hezetu egiten dituenez errazago libratzen da. Hezurdun fruta guztiek zuntz ugari daukate baina aranak dira onenak, alde horretatik. Paraguaoiak, nektarinek eta melokotoiek ere ugari ematen dute. Gutxien-gutxien gereizek baina horiek ere nahikotxo.

 

Gizendu nahi ez dutenentzat.

Fruta jateak lagundu egiten du gizentasunari aurrea hartzen, eta ez da gizentzen duten elikagaien tartean sartzekoa. Gizentasunari aurre hartzeko eta horiek tratatzeko moduei buruz Espainiako Estatuan berriko lortu den adostasunak esaten duenez, zenbat eta fruta gehiago jan, hainbat eta txikiagoa da pisu gehiegia eta gizentasuna izateko arriskua. Fruta jaten bada, baita kaloria gehien dutenak ere (kasu honetan aranak), utzi egiten zaio beste elikagai batzuk jateari, eta horietako askok ugariago izaten dituzte gantzak, azukre libreak eta energia.

 

Nola garbitu fruta

Hezurra duten frutak azal eta guzti jan daitezke. Elikagai hauek zuhaitzetan hazten dira, animalietatik eta zorutik urruti, baina horien gainazala ere kutsa daiteke. Gainera, fruta hauek gordinik jaten dira gehienean, eta, beraz, ez diete ematen higienizatze prozesurik beroaren bidez. Hori dela eta, garrantzitsua da ongi garbitzea, mikrobio bidezko kutsadura arrasto guztiak desagerrarazteko. Zorrotz zaindu behar da prozedura, eta garbitu, desinfektatu, uretan pasatu eta lehortu egin behar dira. Fruta aleak oso zikinak badaude, agian desinfektatzaileren bat beharko dugu, adibidez elikagaiekin erabiltzen den lixiba, eta gero ongi-ongi pasatu ur garbitan. Hauxe da fruta hezurdunak ongi garbitzeko modua:

  • Ongi garbitu eskuak frutarekin hasi aurretik.
  • Kendu zati zikinak, kolpatuak edo oso helduta daudenak.
  • Mertxikak, nektarinak eta paraguaioak azal lodixeagoa izaten dute, eta eskuila bat erabili behar da hobeki garbitzeko.
  • Frutak zurtoinak baldin baditu, gereziek bezala, adibidez, atal horri ere jarri behar zaio arreta, substantzia desegokiak izan ditzakeelako eta frutara iritsi. Zati horiek kentzeak murriztu egiten du kutsatzeko arriskua.
  • Garbitu fruta atalak osorik eta azalarekin, iturriko ur ugari erabilita.
  • Bota arraskatik garbitzeko erabili dugun ura.
  • Oso zikinak badaude, elikagaiekin erabiltzeko lixibatik tanta batzuk bota ditzakegu uretara, eta gero uretan pasatu berriz, eta lehortu.
  • Zapi garbi bat edo sukaldeko papera erabiliko dugu bakterio arrastoak desagerrarazteko.

Aurrezteko aholkuak

  • Sasoian erostea. Sasoiko frutak merkeagoak dira eta zapore hobea izaten dute. Hori da aholku nagusia erosketa egitean aurrezteko. Fruta hezurdunak, adibidez, bero handiena egiten duen hilabeteetan izaten dira ugarienak eta gozoenak. Handitu egiten da eskaintza, fruta gehiago izaten da, murriztu egiten dira ekoizteko eta hozteko gastuak, errazagoa da tokiko produktuak edo ingurukoak aurkitzea eta, ondorioz, prezioak apaldu egiten dira.
  • Behar den hori erosi. Funtsezkoa da erosketa ahalik eta hobekien planifikatzea. Frutak elikagai galkorrak dira. Fresko daudela jan behar dira, eta egun gehiegi pasatuz gero, hondatu egiten dira. Hortaz, gurdia mertxikaz, nektarinaz edo abrikotez bete aurretik, komeni izaten da ongi kalkulatzea etxean zenbat beharko dugun. Zenbat lagun egoten dira etxean? Noiz joango gara berriz erosketa egitera? Nutrizio arloko gomendioen arabera, pertsona bakoitzak 420 eta 450 gramo artean jan behar luke fruta egunean. Lau
  • Beste erabilera batzuk aztertu. Fruta sasoirik onenean dagoenean, oso modu onean eros liteke, eta itxura, lurrin eta zapore bikainak izaten ditu. Halako aukera izanik, ohikoa izaten da behar baino gehiago erostea, batez ere eskaintzak daudenean. Hori egiteko joera badugu, erosketa ona izan dadin eta aurrezteko modua eman dezan, funtsezkoa da deus ere ez botatzea, elikagaiak ez alferrik galtzea. Sormena lagun ona da sukaldean. Fruta bere horretan jateaz gain, beste hainbat errezeta ere presta ditzakegu: mazedoniak, tartak, brotxetak eta marmeladak, adibidez, baita zukuak eta edari izoztuak ere. Horretaz gain, ezin ahaztu fruta hezurdun horiek oso ongi etorri ohi direla haragiekin (saltsa bereziren bat eginda) eta entsalada freskoekin. Erosi diren ale guztiak erabiltzea da kontua, errezeta bat baino gehiago eginez eta egunean zehar egingo diren otorduetan leku eginez.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto