Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elkarrizketa

Λ

Juan Alberto Estallo Martí, psikologoa eta 'Videojuegos, juicios y prejuicios' liburuaren egilea (Bideo-jokoak, iritziak eta aurreiritziak): "Guri eskatzen digute, psikologoei, gurasoek egiten ez dakiten edo egin nahi ez duten funtzioa egin dezagula"

 

Duela hogei urte hasi zen iraultza digitala, eta gaur egun teknologia berriek ezinbesteko tokia dute gure bizitzan. Esan liteke zenbait tresna, smartphoneak esaterako, gure gorputzaren eranskin bihurtu direla. Gero eta ohikoagoa da mugikorraren pantailari erantsita egoten den jendea ikustea, beren ingurutik erdi isolatuta? Baina nola eragiten digu fenomeno horrek? Juan Alberto Estalloren iritziz, "hiperkomunikazioak" eta "gaininformazioak" izan dezaketen arriskuari aurre egiteko, heziketaren bidea da egokiena, eta ez tratamendu klinikoen bidea, non gehiago sumatzen duen negozioa egiteko nahia, eta ez zorroztasun zientifikoa.

'Her' filmean, erabiltzaile bat bere gailu teknologikoen sistema eragilearekin maitemintzen da, zeina ahots programa baten bidez mintzo den..

Ez da gauza berria. Hirurogeita hamarreko hamarkadan, bazen adimen artifizialeko proiektu bat, Elaiza izenekoa, eta haren helburua zen psikoterapia egitea ahots programa batekin. Psikologoek ikusi zuten hainbat pertsonak intimitate hori bilatzen zutela beren arazoak kontatzeko... Programa bat zure eskariak asetzeko diseinatua badago, normala da haren zale izatea; gaur egun, erabiltzaile esperientzia ona esaten zaio horri.

Hori al datorkigu etorkizunean?

Ez dakit sistema eragile batekin maitemintzera iritsiko garen, baina jabetu behar dugu gauza guztiak fabrikatzen dituztela zoriontsuak izan gaitezen, ez soilik gailu eta programa informatikoak. Ba al da bere autoarekin maitemintzen denik?

Antzeman izan dira teknologia berriekin zerikusia duten nahasmenduak; adibidez, bideo-jokoekiko mendekotasuna edo nomofobia.

Nahasmendu horiei heldu behar zaie, nahasmenduan erori den jendea agertzen denean. Gai hauetan, joera da kontrako norabidean egitea gaixotasun bat identifikatzeko prozesu zientifikoa.

Nolakoa izan behar luke prozesu horrek?

Normalena izaten da gaixoak antzematea, elkarrekin dituzten sintomak aztertzea eta koadro kliniko bat egitea sindrome bat deskribatzeko. Baina teknologiarekin, lehenbizi izena jarri zaio sindromeari, gero sintoma batzuk deskribatu dira eta, azkenik, sindrome horiek ageri dituzten gaixoak bilatu dira. Nik esango nuke jende batek negozioa egiteko aukera ikusi duela: gizartean alarma sortu, eta gero ustezko gaixoak sendatu...

Zer dago ustezko gaixo horien atzean? Entzun izan da zenbait jendek mendekotasuna duela bideo-jokoekiko edo Internetekiko...

Inguruotan, ez dugu kasu bakar bat ere ikusi azken hogei urteetan, Internet ezarrita dagoen denboran alegia, eta ospitale publiko batean lan egiten dugu. Zera esan nahi dut: ez dela behar bezain zuhur jokatzen norbait 'teknologien mendekotzat' izendatzeko garaian. Nahasmendu esaten zaien horien atzean askoz ere arazo prosaikoagoak egoten dira; adibidez, nerabezaroa edo bakardadea. Bai ikusi izan ditugu, eta zehaztu ere bai, garai bateko IRC txatekiko mendekotasuna ageri duten kasu gutxi batzuk. Txat horiek oso ezagun egin ziren laurogeita hamarreko azken urteetan, eta gizarte sareen aitzindari izan dira.

Zer-nolako arazoak zeuzkaten gaixo horiek?

Pertsona helduak ziren, oso sozialak, familia eta lagunak zituztenak, ongi konektatuak eta ezagunak; pertsona irekiak, gozatu egiten zutenak lagun berriak eginez. Jakina, Interneten harremanak izugarri ugaritzen dira, ehunka edo milaka harreman egin ditzakezu... Puntu hori oso garrantzitsua da mendekotasunetan: mendekotasuna sortzen duen elementuak plazera ematen du.

Zure iritziz, teknologiak isolatu egiten al gaitu gure inguru fisikotik?

Norbait ikusten dugunean pantailari begira-begira dagoela metroko geltokian edo kalean, baliteke kezkagarria iruditzea, baina uste dut erlatibizatzea komeni dela. Zu A Coruñako funtzionarioa bazara eta Bartzelonara bidaltzen bazaituzte bizi izatera, lotura emozionalen sare guztia atzean utzita, seguru nago Whatsappekin eramangarriagoa egingo zaizula hiri berrira egokitzeko prozesua, aukera emango dizulako maite dituzunekin harremanetan egoteko.

Zer irabazten dugu eta zer galtzen smartphoneak izanda?

Hiperkonektagarritasuna irabazten dugu, eta loturei jarraipena emateko aukera, denborak eta espazioak lehen ezartzen zuten mugarik gabe. Lehen jarri dudan adibidean, funtzionario horrek harremanetan jarraituko du ingurukoekin, nahiz eta 1.200 kilometrora egon. Eta galdu, nik uste intimitatea galtzen dela batez ere, espazio pribatuaren nozioa galtzen ari garelako. Horrek bai, horrek izan dezake arriskuren bat, batez ere gazteentzat.

Zer egin intimitatea ez galtzeko?

Nik uste heziketa dela bidea. Nerabe batek argazki jakin batzuk zintzilikatzen baditu, edo Facebook-en zenbait gauza kontatzen baditu, edo bazkaltzeko orduan mugikorra askatzen ez badu, edo egun guztian bideo-jokoan ari bada eta ez badu ikasten... Nork konpondu behar du hori? Gurasoek edo psikologo batek? Nire ustez, lehenbizikoek, baina egia da guri eskatzen zaigula gurasoek egiten ez dakiten edo egin nahi ez duten funtzioa egin dezagula.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto