Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

Λ

Erosketa Gida: gatza: Gatza: non dago neurria?

Gehiegik kalte egiten du, baina beharrezkoa da hainbat funtzio fisiologikotarako; hautatzen hasita, iododuna eta hiposodikoa dira egokienak

Bizitzak gatza eta piperra behar omen ditu. Bizigarri pixka bat, alegia. Otorduei ere horixe eskatzen diegu, eta zer hobea gatza baino! Horixe izango da ongailurik estimatuena gure inguruan. Eta, egia esan, aise samar astintzen dugu gatzontzia: entsalada ontzeko, gisatu bati zaporez hornitzeko, haragi xerrari bizi punttua emateko... Zenbait elikagaik, bestalde, "berez" dakarte gatza; adibidez, hestebeteek eta patatarekin egindako aperitiboek. Gatza handik eta gatza hemendik, Espainiako Estatuko herritar bakoitzak 10 gramo hartzen ditu egunean, datu hori ageri da Kontsumoaren, Elikadura arloko Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak (AECOSAN) egindako ikerketa batean; Osasunerako Mundu Erakundeak (OME), ordea, horren erdia hartzea gomendatzen du. Bistan da gatza asko maite dugula, baina ez da oraingo kontua, oso aspalditik datorrena baizik. Gatzak garrantzi handia izan du historian, eta hizkuntzan ere arrasto aipagarriak utzi ditu. Lehen aipatu dugu gatzarena eta piperrarena. Badira beste hainbat. Pertsona azkarra, adibidez, "gatza ongi emandakoa" izaten da, eta geldoa, berriz, "gatz gutxikoa" edo "gatzbakoa". Antzinako Erromako soldaduek eta ofizialek gatzetan jasotzen zuten ordaina; salarium esaten zioten, eta hortik dator gaztelaniazko salario hitza (soldata). Euskaraz ere "gatzarena egin" esaten zaio bizitzeko adina irabazteari. Eta beste kultura batzuetan ere diruaren baliokidea izan da gatza, ez soilik Erromatarren artean. Gaur egun kontu bitxia dirudi, gatza edozeinen esku baitago (oso modu onean, gainera), baina beti ez da hala izan: gizakiek ahalegin handiak egin dituzte gatza eskuratzeko. Zergatik? Mineral horrek ahalmen handia duelako elikagai galkorrak kontserbatzeko; adibidez, haragia, arraina eta esnea (gazta egiteko). Gatzari esker, luzaroan gorde zitezkeen elikagaiak, eta horrela segurtatzen zituzten urte osorako energia eta mantenugaiak.

Gaur egun bi joera daude gatzaren inguruan: osasun agintariena eta merkatuarena. Osasun agintariak sodio kontsumoa murrizteko estrategiak lantzen ari dira (gatzaren osagai ezinbestekoa da sodioa), gehiegi hartzeak kalte egiten diolako osasunari, eta ekoizleak, berriz, hainbat gatz mota desberdin merkaturatzen ari dira kontsumitzaileak erakartzeko helburuz. Gatz xehea eta gatz larria ez ezik, beste hainbat ere badaude orain: Himalaiako gatza, Bretainiakoa, Maldon gatza, gatz lorea, ketua, beltza, ezkatatua, belar gatza... Izen asko hartu ditu sodio kloruroak gaur egun. Termino eta izen multzo horretan ez galtzeko eta bakoitzak zer-nolako ezaugarriak dituen jakinarazteko osatu dugu Erosketa Gida hau.

Eztabaidatua, baina beharrezkoa

Gehientsuenok badakigu ez dela komeni gatz gehiegirekin jateko ohitura hartzea, osasunari kalte egin diezaioke eta. Hainbat azterketa zientifikok eta entsegu klinikok frogatu dute gatz gehiegi hartzeak areagotu egiten duela arteria hipertentsioa izateko arriskua. Datuak dira horren erakusgarri: Espainiako Estatuan, urtero 124.000 pertsona hiltzen dira bihotz-hodietako gaixotasunen erruz (guztira hiltzen direnen herena), eta hogei heriotzatik bat zuzen-zuzenean lotzen zaio hipertentsioari. Gatz gutxiago hartuta, beraz, egoera horietako asko saihestea lortuko litzateke. Gatzak -guk platerari botatzen diogunak eta hainbat elikagai prozesatuk dakartenak- zaporea ematen du, baina baita bizitza laburtu ere. Badago, dena den, gure alde dagoen alderdi bat: dastamena ohitu egiten da, eta denborarekin, gatz gutxiago duten elikagaiak ez zaizkigu irudituko hain motelak. Horrek ez du esan nahi, ordea, gatza erabat desagerrarazi behar dugunik dietatik. Murriztu bai, baina ez kendu. Gizakiok gatza hartu behar dugu maiz samar, ezinbestekoa zaigu-eta hainbat funtzio fisiologiko egiteko: gorputzeko likidoei eusten laguntzen du, nerbio bulkadak transmititzen, giharrak jardunean edukitzen eta potasioa xurgatzen; erraztu egiten du digestioa, eta orekatu egiten ditu izerdi gehiegiak eta goitika egiteak edo beherakoak eragiten dituzten galerak. Helduetan, egunean 5 gramokoa da kopuru gomendatua, zazpi urtez azpiko haurretan 3 gramokoa, eta zazpi eta hamar urte artekoetan, 4 gramokoa.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto