Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elkarrizketa

Λ

Fernando Morcillo, AEASko Zuzendari Nagusia: "Iturriko ura botilakoa bezain ona da Espainian"

 Kontsumitzaileek gehiago ordaindu behar lukete uraren fakturan zerbitzu horren kostu guztiei aurre egiteko, halaxe dio Ur Hornikuntzaren eta Saneamenduaren Espainiako Elkartearen azterketa batek (AEAS). Fernando Morcillo da erakunde horretako zuzendari nagusia, eta adierazi du azken bospasei urteetan ez dela inbertsiorik egin azpiegiturak zaindu eta hobetzeko, eta hasiak direla arazoak eta matxurak agertzen. Aditu honek nabarmentzen duenez, gainera, Espainiako udalerrien %20k ez daukate ura arazteko sistema egokirik. Iturriko ura, hala ere, kalitate handikoa dela nabarmendu du, eta jatetxeetan hori eskatzera animatu ditu herritarrak.

Zuek diozuenez, kontsumitzaileek urarengatik ordaintzen duten fakturak "ez ditu estaltzen zerbitzuaren gastu guztiak".

Kostuak, hein handi batean, aurrekontu orokorren bidez ordaintzen dira. Krisiarekin, administrazioek baliabide gutxi jartzen dituzte azpiegitura berriak eta berrikuntzak egiteko. Horrek geldiarazi egin dezake zerbitzuen bilakaera eta uraren kalitatea, zeinak bikainak izan baitira orain arte. Uraren prezioarekin kostuak gero eta gehiago ordainduko balira, gehiago eskatu ahalko genuke eta lotura zuzena egongo litzateke ordaintzen dugunaren eta zerbitzuaren kalitatearen artean.

Herritarrek gehiago ordaindu behar al lukete uragatik?

Ideia litzateke fakturan gehiago ordaintzea eta zergetan gutxiago. Europako mekanismo komunetik zertxobait kanpo gaude. Azpiegiturak luze irauteko eginak daude. Bost edo hamar igarotzen badira, izugarri nabaritzen da, eta hasiak gara nabaritzen.

Jaitsi egin al da zerbitzuaren kalitatea?

Uraren kalitatea ez da jaisten, baina bai zerbitzuarena. Zenbait auzo eta ingurutan zahartuta geratu da hoditeria eta matxura gehiago agertzen ari dira.

Tarifetan zer-nolako aldea dago Espainiatik Europara?

Espainiako batez bestekoa 1,57 eurokoa da hornitzen den mila litro bakoitzeko, eta horri BEZa erantsi behar zaio; Glasgown 5,28 euro ordaintzen dute, Hagan 4,67 eta Berlinen 4,63. Hiri horietan, azpiegiturak berritzeko gastuak ere sartzen dituzte tarifetan. Prezio horren barrenean sartzen da kalitatezko ura eskaintzea, erabili ondoren araztea edo garbitzea eta ingurumenera baldintza egokietan itzultzea. Laurogeiko hamarkadan egin ziren araztegiak berritzeko premia dago.

Herritarrek zenbat ordaindu behar lukete ura?

Batez beste 1,57 euro ordaintzetik, lauzpabost urtean 2,30 edo 2,30 euro ordaintzera pasatu behar litzateke, poliki-poliki igota. Edonola ere, tokiko erakundeei dagokie prezioak erabakitzea. Hiri batzuetan kostu guztiak estaltzen dituzte eta beste batzuetan ez.

Duela urte batzuk, ohikoa zen ura kontrolik gabe isurtzea hiri inguruetan edo ura arazteko sistemarik ez izatea. Zer-nolakoa da egungo egoera?

Espainiako Ingurumen Ministerioak ziurtatzen du araztearen arazoa konpondua dagoela %80an, ia hiri handi guztietan. Baina oraindik zer egin ugari dago. Helburu guztiak bete ez direnez, Europako Batasunak auzibideak abiatu ditu, batez ere udalerri txiki eta ertainengatik. Eta baliteke zigor ekonomikoak jartzea.

Krisiak ez du askorik laguntzen.

Batere ez. Bere garaian laguntza handia etorri zen Europako aurrekontuetatik. Ia hutsetik hasita iritsi gara %80 horretara. Baina falta den %20 horri irtenbidea eman behar zaio. Eta orain ez dago Europako laguntzarik. Azken bospasei urteetan ez da inbertsiorik egin.

Eta %20 horretan ba al dago udalerri ezagunik?

Santiago, edo ezagun egin diren beste batzuk: Chipiona, Estepona, Nerja... Horietako batzuetan lanean ari dira plantak, beste batzuetan ez.

Zuek baieztatzen duzuenez, ura kalitate handikoa da Espainian. Baina, hala ere, jendeak gero eta gehiago edaten du botilako ura.

Ez gara ohartzen zer-nolako ura datorkigun iturritik etxera. Lotsa ematen digu jatetxe batean iturriko ura eskatzeak, baina kobratzen digutenak bezalakoxe kalitatea du. Leku batzuetan urak ez du hain zapore atsegina, baina osasunaren ikuspegitik, guztiak dira seguruak. Espainiako Osasun Ministerioak badu web-orri bat, Sinac, eta herri bakoitzeko urari egindako kontrolen berri ematen du. Ia ez dago puntu gorri bakar bat ere. Elikadura arloko produktuetan, ura da, zalantzarik gabe, produkturik kontrolatuena, proba gehien pasatzen dituena.

Zer gomendio emango zenieke kontsumitzaileei ura hobeki erabil dezaten?

Zentzu handiz erabiltzen dugu ura, zenbaitetan Europan baino hobeki. Bainerak kendu eta dutxak jarri dira eta gailuen modernotasuna nabaritu egiten da. Ur gehiago gastatzen da ontziak eskuz garbituta, garbigailuan eginda baino. Bai azpimarratu behar litzateke hiri isurbideak egoki erabili behar direla.

Nola?

Komuna ez litzateke erabili behar paperontzi edo zaborrontzi gisa. Solidorik ez da bota behar komunetik. Dena dela, ez da gauza bera zopa hondakinak botatzea, zeinak baduen nolabaiteko biodegradagarritasuna eta ez duen arazo handirik sortuko, edo sendagai bat edo produktu kimiko bat botatzea, pinturak edo disolbagarriak adibidez; horiek Garbiguneetara eraman behar dira.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto