Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

Λ

Erosketa gida margarina edo gurina: Margarina edo gurina, hori da kontua

Lehenbizikoak gantz saturatu gutxiago ditu, urriago ematen ditu kaloriak eta gantz osasungarriagoak dauzka, baina biak dira neurrian eta noizbehinka hartzekoak

Lehenbizikoak gantz saturatu gutxiago ditu, urriago ematen ditu kaloriak eta gantz osasungarriagoak dauzka, baina biak dira neurrian eta noizbehinka hartzekoak Gurina edo margarina? Batzuek oso argi dute zer nahi duten, baina beste batzuei zalantza sortzen zaie gosaritako txigorkiak prestatu behar dituztenean, haurren ogitartekoak eta zenbait saltsa eta plater. Ez batak ez besteak ematen dute proteinarik eta karbohidratorik, baina gantza eta kaloriak bai ugari; horretan alderik ez badago ere, badituzte desberdintasun batzuk. Eta hauxe da nagusia: gurina animalia jatorriko elikagaia da, esnearekin edo esne-gainarekin egiten dena, eta margarina, berriz, landare jatorriko olioekin egiten da, prozesu teknologiko konplexuetatik pasarazi ondoren (animalia jatorriko gantzarekin ere egin daiteke, baina begetalak dira ia guztiak). Gurinaren zaporea betikoa da, eta produktu naturalagoaren irudia dauka. Horrek asko lagundu du jendeak nahiago izan dezan. Margarina, berriz, duela hamarkada batzuk sortu zen, elikadura arloko industriaren beharrizanen eta ahaleginen ondorioz, eta baditu aldeko ezaugarriak: merkeagoa da, eta errazago zabaltzen da, gantza guriagoa du eta. Aspaldiko eztabaida da bietan osasungarriena zein den, eta denetariko iritziak entzun izan dira urteetan: aldi batzuetan, baten aldekoak izan dira argudioak, beste batzuetan bestearen alde. Gai labaina den seinale. Zalantza horiek argitzeko eta gurinaren eta margarinaren ezaugarriak hobeki ezagutzeko landu dugu Erosketa Gida hau.

Erabilera bera, jatorri desberdina

  Olioak eta gantzak hiru multzotan sailkatzen dira: landare jatorrikoak (oliba olioa edo koko gantza, adibidez), animalia jatorrikoak (gurina, txerri gantza...) eta eraldatuak (margarina, prestakin gantzatsuak...). Gurina egiteko, zehazki, esnearen gantza erabiltzen da (behi esnearena gehienbat), eta gutxienez %80 izaten du gantza, gehienez %12 ura eta %2 esne estraktu giharra. Margarina gantz eraldatua da, eta gutxienez %80 izaten du gantza, gurinak bezala, baina ura, berriz, %18 bitarte izan dezake. Margarinaren gantza landareena edo animaliena izan daiteke, baina gaur egun landare jatorrikoekin egiten dituzte gehienak.

Gurina egiteko prozesua oso erraza da: esneari eragin eta esnea irabiatu egin behar da, osagai ez-gantzatsuak bereizten diren arte. Kondairak dioenez, Kristo aurreko 9.000. urtean sortu omen zen, ia nahi gabe. Esan bezala, esnearen gantza du lehengaia, eta gaur egun makina gaingabetzaileak erabiltzen dituzte osagai hori bereizteko. Ondoren, mikro-organismorik sor ez dadin, pasteurizatu egiten dute gantza, eta gero oratu eta forma ematen diote. Margarina, berriz, XIX. mende bukaeran sortu zen, gurina baino merkeagoa izango zen produktu bat behar zela eta. "Hidrogenazioa" izeneko prozedura bat erabiliz sortzen da, zeinaren bidez solidotu egiten diren landare jatorriko gantz likidoak (artotik eta ekiloretik datozenak gehienean); zabaltzeko moduko elikagai bat lortzen dute, gurina baino errazago urtzen dena.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto