Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Janari lasterreko 100 menu sasi-osasungarri aztertu ditugu 10 hiritan: hanburgerrak izan dira 30, pizzak 30, ogitartekoak 20 eta kebabak beste 20: Hiru menutatik bik gabeziak dituzte nutrizioaren ikuspegitik

Horietako %68k gehiegizko kopuruan daukate elikagairen bat (proteikoa gehienean), %89tan ez daiteke eskatu osoko ogirik eta %71k ez dute eskaintzen frutarik postrerako

  Janari lasterra azkar hedatu da herritarren artean, eta arrakasta lortu du. Zergatiak? Bat baino gehiago: Zerbitzua berehalakoa da, modu onean ateratzen da eta malgutasun handia dauka ordutegietan. Baina gabeziak ere bat baino gehiago ditu: ez da janari osasungarria, kaloria asko izaten dituelako kantitate txikietan kontzentratuta; bitaminarik eta zuntzik ez du ematen, eta gantza eta kolesterola, aldiz, ugari.

Eta, hala ere, jende asko erakartzen du. Ameriketako Estatu Batuetan kontsumitzen da gehien (mundu guztiko gastuaren %35 egiten dute han); Espainiako Estatua, berriz, zerrenda horren atzealdean ageri da. Baina ez jakin noiz arte. Herritarrek, izan ere, gero eta maizago jaten dute janari lasterra, eta beste herrialde industrializatuetan baino arinago ari dira handitzen kopuruak, batez ere Katalunian, Andaluzian eta Madrilen. Esan beharra dago, dena den, janari lasterra ematen duten saltoki kateak hasiak direla beren menuetan elementu osasungarriak sartzen, gizartea gero eta gehiago kezkatzen baita osasunarekin zerikusia duten gaiekin. EROSKI CONSUMERek menu horien kalitatea aztertu nahi izan du, zer-nolako ezaugarriak dituzten jakiteko.

Nola egin dugu

Zenbait hiritan izan gara, eta hango saltokiak aztertu ditugu. Zehazki, honako 10 hiri hauetakoak: A Coruña, Bartzelona, Bilbo, Donostia, Gasteiz, Iruñea, Logroño, Madril, Sevilla eta Valentzia. Frankizia handiak albo batera utzi ditugu, emaitzak oso antzekoak izango ziratekeelako. Horren ordez, beren kartan hanburgerrak, ogitartekoak, sandwichak, pizzak, plater konbinatuak eta gisakoak eskaintzen dituzten lekuak eta betiko ostatuak hautatu ditugu.

Azterketa egiteko, hiri bakoitzean janari lasterrez osatutako hamar menu osasungarri eskatu ditugu (plater nagusi bat, guarnizio bat edo sarrerako bat, edari bat eta postre bat). Hiru menutan, hanburgerra izan da osagai nagusia, beste hirutan pizza, bitan ogitartekoa eta beste bitan kebaba. Aldizkariko teknikariak ostatura joan eta menurik osasungarrienak eskatu dituzte (izan hanburgerra, pizza, ogitartekoa edo kebaba); hau da, saltokiko zerbitzariari galdetu diote menuan zuten platerik osasungarriena gomenda ziezaien.

Azkarra eta osasungarria?

Nori ez zaio gustatzen noizean behin hanburger tentagarri bat edo pizza egin berri bat jatea? 'Bekatu' txiki horiek, oso noizbehinka eginez gero eta neurri batzuk hartuz gero, ez dira hain kaltegarriak osasunarentzat.

  • Saia zaitez gantz gutxi duten elikagaiak hautatzen. Adibidez, haragi giharrak edo gihartsuak, arraina, landare-jatorriko elikagaiak eta barazki freskoak.
  • Murriztu gantzatsuagoak diren beste elikagai batzuk: gazta, hirugiharra, hestebeteak...
  • Saihestu olio ugaritan frijituta daudenak eta ogi birrinetan pasatu ondoren frijitu dituztenak. Askoz osasungarriagoak dira plantxan edo labean eginak.
  • Saihestu kaloria ugari ematen dituzten saltsak eta kremak. Ketchupa eta maionesa ez ezik, badira aukera arinagoak ere: jogurt saltsa, tomate saltsa edo pestoa.
  • Patata frijituen ordez, aukeratu berdurak eta barazkiak plater nagusiaren lagungarri.
  • Hobe da osoko ogia edo zerealez egina hautatzea, zuntz gehiago dutelako eta nutrizio-dentsitate handiagoa.
  • Edateko, ura da gauzarik onena.
  • Postrerako fruta freskoa edo esneki sinpleak (jogurta edo mamia) aukeratzea da onena.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto