Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Autoa semeari utzi dio, hark istripua izan du eta aseguruak ez du erantzun

 Auto baten jabeak 19 urteko semeari utzi zion ibilgailua, eta hark istripu bat izan zuen eta kalteak eragin zizkion. Arrisku guztirako asegurua zuen autoak, eta gastu guztiak ordain zitzala eskatu zioten aseguruari, baina uko egin zion. Honako hau esaten zuen polizak: "Aseguru-hartzaileak adierazten du autoa ez duela gidatuko 25 urtez azpiko inork eta/edo gida-baimenarekin bi urte baino gutxiago daramatzan inork". Ciudad Realeko Probintzia Auzitegiaren iritziz, bidezkoa zen aseguru-etxeak kalte-ordain partzial bat ematea (2013ko urriaren 3koa da epaia). Semeak noizean behin erabiltzeak areagotu egiten zuen arriskua eta, ondorioz, prima garestitu egingo zatekeen; gainera, aseguru-konpainiari ez zioten deus jakinarazi. Auzitegiaren iritziz, Kontratuari buruzko Legeak esaten duena ezarri behar zen kasu horretan: aseguru-hartzaileak arriskua handitu dela jakinarazi aurretik gertatzen bada istripua, aseguruaren zerbitzua murriztu egingo da, adostutako primaren eta arrisku handiagokoari egokituko litzaiokeenaren artean egongo litzatekeen aldearen proportzio berean murriztu ere. Hortaz, 3.362 euroko zigorra ezartzen du, ibilgailuaren hondakinak aseguru-etxearen esku utziz gero, eta 1.502 eurokoa hondakin horiek aseguru-hartzailearen esku geratuz gero.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto