Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Ibilgailu bat erosteko kontratua baliogabetzeko eskatu du, hondatuta dagoelako

 Kontsumitzaile batek auto bat erosi zuen. Euria egiten zuenean, ura sartzen zitzaion sabaitik. Berme aldian egin zizkioten konponketak ez ziren eraginkorrak izan, eta beste auto bat eman ziezaiotela eskatu zuen emakumeak, baina azkenean auzitara jo behar izan zuen, eta salerosketa kontratua baliorik gabe gera zedila eta ordaindutako dirua itzul ziezaiotela eskatu zuen. Badajozko Lehen Auzialdiko 2. Epaitegiak erabaki zuen ez zela bidezkoa kontratua baliogabetzea, akatsa garrantzi gutxikoa zelako. Onartzen du egokia izan zitekeela diru gutxiago ordaindu behar izatea, baina dio ez dezakeela halakorik erabaki, salatzaleak ez zuelako eskatu. Gainera, Espainiako auzibide zuzenbideak galarazi egiten du, ez baitu onartzen ez kontsumitzaileak bere eskaria alda dezan, ez beste salaketa bat jar dezan horretarako. Ikusirik epaitegi horrek zer-nolako zailtasunak jarri zituen bermeari dagozkion eskubideak gauzatzeko, Europako Justizia Auzitegira jo eta gai horri buruzko iritzia eman zezala eskatu zitzaion. Eta hark erabaki zuen (2013ko urriaren 3koa da epaia) bermeei buruzko Europako araudia ez datorrela bat Espainiakoarekin, azken horrek ez duelako aukerarik ematen epaile nazionalek ofizioz erabaki dezaten prezioa murriztea.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto