Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Hotel merkea kontratatu zuen Internet bidez baina esandakoa baino gehiago ordain arazi nahi diote

Gau batzuk hotel batean pasatzeko eskaintza onartu nuen, oso prezio onean. Lehenik erreserba ordaindu behar nuen, eta gero pasahitz bat bidaliko zidaten, web-orrian sartu eta haien eskaintzetako bat aukeratzeko. Onartu egin nuen: nire kontutik kobratu beharrekoa kobratu eta SMS bidez bidali didate pasahitza. Web-orrian sartzen naiz, eta hotel guztietan esaten didate mantenu erdia edo mantenu osoa hartu behar dudala, eta horien truke diru dezente ordaintzera behartu nahi naute. Lehen ez zidaten halakorik esan, eta dirua itzul diezadatela nahi dut. Zer egin dezaket?

  Kontsumitzaileek eskubidea dute informazio egiazkoa, eraginkorra eta behar adinakoa jasotzeko ondasunen eta zerbitzuen inguruan, gaizki ulerturik ez eragiteko moduan. Eta urrutitik egiten diren salmentetan, zazpi egunen barrenean uko egiteko eskubidea ere badute azalpenik eman beharrik izan gabe (kontratua sinatzen den unetik hasten dira kontatzen egunak). Denbora tarte hori igarotzen denean, eskubide hori baliorik gabe geratzen da, non eta enpresaburuak ez dion bezeroari adierazi, legeak agindu bezala, uko egiteko eskubidea duela. Halakoetan, hiru hilabeteraino luzatzen da epea. Dena den, eskubide hori ez da ezartzen ostatu-zerbitzuak urrutitik kontratatzen direnean, baldin eta enpresaburuak konpromisoa hartzen badu zerbitzua data jakin batean eskaintzeko. Nahiz eta zure kasuan hala izan daitekeela dirudien arren, pentsa liteke, halaber, zerbitzuaz gozatzeko egunak zehaztu gabe geratu direla. Horregatik, zure udalerriko edo probintziako kontsumo zerbitzuetara joan behar zenuke, eta eskatu kontratua baliorik gabe utzi eta ordaindutako dirua itzul diezazutela, zerbitzuari uko egin nahi diozulako edo, bestela, informazioa okerrekoa eta osatu gabea izan delako.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto