Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Etxeko asegurua aldatu nahi du baina aseguru-etxeak epez kanpo dagoela dio

Etxeko asegurua kontratatu nuen duela bi urte. Prezio ona iruditu zitzaidan, baina bigarren urtean igo egin zidaten prima edo saria. Orain berriz igo zait, eta beste konpainia batera aldatu nahi dut. Telefonoz deitu diet, baina esan didate pasatu egin zaidala epea. Egin al dezaket zerbait?

  Urtebeteko iraupena duen aseguru baten kontratua modu automatikoan ez luzatzeko, amaiera eguna baino bi hilabete lehenago jakinarazi behar zaio konpainiari. Idatziz egitea komeni da, frogatzeko moduan, eta ez telefonoz. Epea pasatu bada, polizan ikusi beharko litzateke noiz amaitzen den urtebeteko asegurua eta noiz jakinarazi dizuten hurrengo prima igo egingo dela. Kontuan hartu behar da, dena den, aseguru-kontratuaren funtsezko elementuetako bat aldatzeko, prima adibidez, bi aldeek ados egon behar dutela. Aseguruen Zuzendaritza Nagusiaren arabera, bi aukera daude: batetik, prima aldeketa kontratuan bertan aurreikusia egotea eta han zehaztea zenbatekoa izango den edo, gutxienez, zer bitartekoren bidez kalkulatuko diren automatikoki. Halakoetan ez da beharrezkoa aseguru-hartzaileak onespena ematea, asegurua kontratatu zuen garaian eman zuelako. Bestetik, prima aldaketa ez egotea aurreikusia. Hala balitz, kontratua bukatu baino bi hilabete lehenago jakinarazi behar zaio aseguru-hartzaileari, eta hark onartu egin behar du. Igoera onartzen ez badu, konpainiak uko egin diezaioke kontratua luzatzeari. Beraz, aseguru-hartzailearen onespenarekin soilik ezar daiteke igoera, eta hark konpainiari jakinarazten badio ez dagoela ados, aseguru-etxeak aurreko aldiko prima bera ezarri beharko dio.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto