Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Teknologia Berriak

Λ

Interneten are seguruago erosteko

Europako Batzordeak hainbat neurri hartu ditu salerosketak berme handiagoz egin daitezen, eta Espainiako Estatuan zenbait lege onartu dira geroztik

  Merkataritza elektronikoa marka guztiak apurtzen ari da gure artean ere. Datu ofizialen arabera, 2013. urteko lehen hiruhilekoan, aurreko urteko aldi berarekin alderatuta, %15 ugaritu da e-merkataritza, eta, guztira, 2.822 milioi euro mugitu ditu. Negozio zifrarik handienak ageri dituzten arlo edo sektoreen artean, honako hauek nabarmentzen dira: bidaia agentziak, bidaia-antolatzaileak, aireko garraioa eta zuzeneko marketina. Igoerak igoera, kontsumitzaileek oraindik ere ez dute erabateko konfiantzarik salerosketa modu horretan, eta horixe da eragozpen nagusia are gehiago hedatu eta hazi dadin.

Joan den urrian, Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak Babesteko Legea onartu zuen Espainiako Ministro Kontseiluak, eta berrikuntza batzuk dakartza, besteak beste, merkataritza elektronikoaren bidez erosten duten herritarrak babesteko. Informazio faltak eragiten dituen hutsuneak bete nahi ditu lege berriak, hain zuzen horren erruz izaten dira-eta erreklamaziorik gehienak. Kontsumitzaileei eskubide berriak ere aitortzen dizkio legeak; adibidez, ondasunak jasotzeko moduari eta epeari dagozkionak eta produktua hondatzeko edo galtzeko arriskuaren estaldurari dagozkionak.

Berrikuntza nagusiak

Lege proiektuak adierazten du erabiltzaileari erakutsi egin behar zaiola produktuaren azken prezioa erosketa onartzeko baimena eman dezan baino lehen; era horretan, saihestu egiten da ondoren ezkutuko kargak edo zergak eranstea fakturari. Batez ere, hegazkin txartelak erostean gertatu izan da hori.

Gainera, mugatu egiten du ordaintzeko modu bat edo bestea hautatzeagatik kontsumitzaileari eransten zaizkion gainkostuak; aurrerantzean, enpresak hartu beharko ditu bere gain. Ondorioz, mugatu egingo da kreditu txartelarekin (Visa, MasterCard...) edo zor txartelarekin ordaintzeagatiko gastua, eta beste sistema batzuekin ordaintzeko aukera ere eman beharko dute, adibidez transferentzia bidez.

Bestalde, legeak handitu egin du denda elektronikoetan erositako edozein produktu itzultzeko epea (Estatuan jarduten duten dendetan erosiak izan behar dute): 7 egunekoa zen orain arte eta 14koa izango da aurrerantzean. Saltzaileak ez balu informazio egokia emango itzultzeko epe horiei buruz, luzatu egingo litzateke automatikoki, eta kontsumitzaileek 12 hilabeterainoko tartea izango lukete erosi dutena itzultzeko.

Segurtasuna hobetzeko neurriak

  Salerosketa elektronikoetan babesten gaituen legea helduleku ona da, baina norberak ere har ditzake zenbait neurri Internet bidez berme gehiagorekin erosteko. Hona hemen aholku batzuk.

Saltoki batean lehenbizikoz erosi aurretik, lehenago erosle izan direnen iritziak bilatu behar dira, haiek zer-nolako esperientzia izan duten ikusi, gorabeherarik gertatu zaien eta nola konpondu dituzten.

Garrantzitsua da, halaber, nabigatzailea eguneratuta izatea. Gehien erabiltzen diren nabigatzaileen bertsiorik eguneratuenek babes-geruza gehigarriak izaten dituzte, phishing bidezko erasoen berri ematen dute edo web-orriak izaten duen SSL segurtasun-ziurtagiria erakusten dute nabigazio-barran erabiltzailearen datu pertsonalak bidaltzean (esaterako, txartelaren zenbakia).

Kreditu txartelarekin edo zor txartelarekin ordainduz gero, segurtatu egin behar dugu banka elektronikoak badituela babes-sistema gehigarriak. Gehien erabiltzen diren txartelekin, adibidez (VISA edo Masterard), pasahitz bat edo zenbaki-kode bat sartu behar izaten da transakzioari onespena emateko.

Ildo horretan, komeni izaten da beste bitartekari batzuk ere erabiltzea ordainketa egiterakoan; hartara, produktua bidaltzeko orduan arazorik sortzen bada, beste berme batzuk ere izango ditugu. PayPal-ek erreklamazio-plataforma bat du erositako produktua iristen ez denerako, eta saltzailearekin eztabaidatzeko aukera ematen du. Harekin ados jartzen ez bagara, PayPal-i berari bidal diezaiokegu erreklamazioa, jarritako dirua haren kontutik eskuratzeko.

Azkenik, webgune batek konfiantza handirik ematen ez badigu, edo han lehenbizikoz erosten badugu, nahitaezkoa da erabilera-baldintzak irakurtzea, produktuak itzultzeko politikaren ingurukoak eta erabiltzailearen datu pertsonalei ematen dieten trataerari buruzkoak. Erosketa egindakoan, funtsezkoa da ordainagiriaren kopia edo baieztatze agiriarena gordetzea (helbide elektronikora bidaliko digute), eta egokia da paperean inprimatzea ere.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto