Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elkarrizketa

Λ

Alicia E. Kaufmann. Organizazioen Soziologiako katedraduna Alcala de Henaresko Unibertsitatean: "Amatasun sena eraiki egiten da"

 Alicia E. Kaufmann katedraduna da Organizazioen Soziologian, eta aditua emakumea, generoa eta enpresa arloak lantzen dituzten gaietan. Ehunka liburu eta ikerketa argitaratu ditu, eta horien artean Changing Female Identities -Identitate femeninoak aldatzen ari- (MacMillan, 2011). Kaufmannek bi seme-alaba ditu, eta ohartarazten du amatasunak beren bizitza bazterrera utzarazten diela emakumeei. Eta aholku bat ere ematen die seme-alabak izatea hautatzen dutenei: ez saiatu perfektuak izaten.

Seme-alabak bai edo seme-alabak ez? Zuk zer diozu?

Galdera subjektiboa da. Hauxe esango nuke: seme-alabak bai, baina baldintza batzuekin. Hau da, norberak egindako hautua izan dadila. Emakumeak jakin behar du ama izateak berekin dakarrela norbere bizitza bazterrera uztea eta bilakaera profesionala atzeratzea.

Europan, bost emakumetatik bat (%20) ez da ama, eta horien artean, %3k soilik dauzkate ugalkortasun arazoak. Amatasunari uko egitea erabaki ekonomikoa eta lan arlokoa da, edo gehiago da haurrak eduki nahi eza?

Ez dago arrazoi bakarra. Zenbaitetan, lan-baldintza kaskarren edo prekarietatearen ondorio izaten da. Amatasuna atzeratu egiten da, hainbeste atzeratu ere, ezen haurdun geratu nahi izaten denean, fisikoki ezinezkoa izaten baita. Beste emakume batzuek, besterik gabe, ez dute sentitzen seme-alabak izateko beharrik. Eta, beste batzuetan, emakumearen eta haren gurasoen arteko harreman ez oso egokiaren eraginez gertatzen da.

Badago amatasun sena edo gizarteak eraikitako zerbait da?

Nire iritziz, eraiki egiten da.

Seme-alabarik ez dutela eduki nahi erabakitzen dute zenbait pertsonak berekoiak direla iruditzen al zaizu?

Ez da bidezkoa seme-alabak izateari uko egiten dion emakumea epaitzea, ezta berekoitzat jotzea ere. Mundu postmoderno batean gaude, non askatasun handia dagoen; eta emakumeek aukera egiten dute. Gure gizarteak indibidualtasuna, lehia eta gisako balioak sustatzen ditu. Ez du erraztasunik ematen emakumeak ama izan daitezen eta, aldi berean, pertsona gisa hazi. Jokalekua hori izanik, ez daiteke esan guraso izateari uko egiten diona berekoia dela. Konplikatua da haur bat izatea. Eta enpresek ere asko zailtzen dute.

"Amatasuna esklabotza modu bat da" esaten du Elisabeth Badinter frantziar filosofo eta feministak. Bat al zatoz iritzi horrekin?

Ez. Haurrik ez izatea erabakitzen baduzu, agian izango da esklabotza gisa ikusten duzulako, haur batek bizitza osorako konpromisoa dakarrelako. Baina, haurrak izatea erabakitzen baduzu, izango da prozesu horrek gozabidetik ere baduelako. Hala ere, egia da amatasunak norbere burua alboratzea dakarrela. Bigarren mailan geratzen zara, bikotekidea bezala. Harreman asko apurtu egiten dira seme-alabak heltzen direnean. Afektibitatearen tarta beste modu batez banatzen da.

Badinterrek hori esaten duenean, nabarmentzen du amatasunagatik emakume asko behartuta sentitzen direla beren ibilbide profesionala uztera. Gizonengan ez da hain ohikoa.

Presio sozial handia dago emakumearengan. Beste herrialde batzuek, eskandinaviarrek esaterako, gehiago babesten dute amatasuna, urtebeteko amatasun-baimena ematen dute, eta jendeak seme-alaba asko izaten ditu.

Zuk esaten duzunez, "identitate femeninoa aldatzen ari da". Aldaketa horrek ba al du zerikusirik amatasunari uko egiteko joera gero eta hedatuagoarekin?

Identitate femenino eta maskulino berri bat dago, indibidualistagoa, gehiago pentsatzen duena bere buruan eta ez familia bat osatzean. Emakumeok, gainera, erruz eskatzen diogu geure buruari; oso perfekzionistak gara. Eta garrantzitsua da hori azpimarratzea. Profesional perfektuak izan behar dugu, alaba perfektuak, ama perfektuak... denean perfektuak. Baina gutxixeago eskatzen badiozu, eta "behar bezain ama ona" izatearekin etsitzen baduzu, gai izango zara aldi berean gauza bat baino gehiago egiteko. Ideiari hori Donald Woods Winnicott ingeles psikologoarena da. Esaten zuen "behar bezain ama ona" izan behar dela. Zentzugabea da eskatzea ama perfektuak izan behar dugula, zentzugabea %100 eskatzea geure buruari. Batzuetan aski da %80rekin.

Guraso ez izatea erabakitzen duten pertsonek, azkarrago hazteko edo zahartzeko beldurrez hartzen ote dute erabaki hori?

Guztiok zahartzen gara, seme-alabekin edo gabe. Baina seme-alabak dituzunean, gehiago ohartzen zara zein azkar doan denbora, hazten ari direla ikusten duzulako. Seme-alabek, gainera, heltzera behartzen zaituzte, zeren pertsona horiek zure mende daude erabat, eta zure gain hartu behar duzu haien ardura.

Beste gogoetarik bai, bukatzeko?

Haurrak izateko edo ez izateko erabakia heldutasunetik hartu behar da: bizitzan zer bide ibili nahi duzun aukeratzea da, bere ondorioekin. Aukera egiten denean, beti irabazten da zerbait eta beti galtzen da. Seme-alabarik ez izatea erabakitzen duenak denbora gehiago izango du, diru gehiago, askatasun gehiago. Baina, agian, baita bakartasun gehiago ere. Bestalde, guraso izatea erabakitzen duenak gauza gehiagori esan beharko dio ezetz eta ardura gehiago izango ditu. Baina, akaso, bidearen amaieran, bizitza beteagoa ere bai. Aukera kontua da, eta balio kontua.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto