Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Motor akastun bat saldu duen kontzesionarioa zigortu dute, eta beste bat eman behar izan dio erosleari

 2009. urtean, kontsumitzaile batek motor bat erosi zuen, eta handik 25 egunera hainbat akats antzeman zizkion. Akats horiek guztiak berme barreneko lehen sei hilabeteetan konpondu zizkioten, baina urtebete igarota, zarata bat sumatu zuen motorrean, eta konpontzera eraman behar izan zuen. Ez zuen lortu erabat konpontzerik. Kontsumitzaileak ikusi zuen motorra berezko akatsekin etorri zela, eta auzitara jo zuen. Hauxe eskatu zuen: saltzaileak antzeko motor bat edo berdina zen beste bat eman ziezaiola. Eta irabazi egin zuen auzia. Balear uharteetako Probintzia Auzitegiak 2009ko uztailaren 24an eman zuen epaia, eta bertan adierazi zuen produktua aldatu egin behar zela, nahiz eta kontsumitzaileak bi urte eta erdiz erabili motorra. Epailearen iritziz, akats larriak zituen, eta horiek eragotzi egiten zuten normal erabili ahal izatea. Bistako zen, beraz, erosleari eman zioten produktuak ez zezakeela onespenik jaso, eta are gutxiago akats batzuk oraindik konpondu gabe egonik. Hori dela eta, bidezkoa zen erosleak motor berria eskatzea, aurrekoak bezalako ezaugarriak zituena, ezinezkoa baitzen matxurak konpontzea.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto