Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Telefono konpainiak ez dio telefono berriaren hirugarren konponketa ordaindu nahi sei hilabeteko bermea bukatutzat ematen duelako

Badira sei hilabete mugikor garesti samarra erosi nuela. Hilabete baten buruan, hondatu egin zen eta konpondu egin zidaten, baina beste bi aldiz ere hondatu zen, eta berriz ere konpontzera eraman nuen. Orain berriz ere huts egin du, eta esan didate bermea bukatu egin zaiola sei hilabete pasatu direlako. Zer-nolako eskubideak ditut?

  Kontsumo-ondasunen bermea bi urtekoa da, baina lehenbiziko sei hilabeteetan gertatzen diren matxurak soilik jotzen dira jatorrizko matxuratzat. Sei hilabete horiek pasatu ondoren, kontsumitzaileak frogatu egin behar du matxura jatorrizkoa dela. Zuk argudia dezakezu bermearen lehen sei hilabeteak ez direla igaro. Horretarako, dokumentuen bidez frogatu beharko duzu mugikorrak zenbat denbora egin duen zerbitzu teknikoan. Matxurak konpontzeko hiru aldiak batuta telefonoak gutxienez hilabete bat egin badu konpontze zerbitzuan, adieraz ezazu berme barruan dagoela, eta eska iezaiezu telefonoa alda edo ordezka diezazutela eta antzeko bat edo berdina den beste bat eman diezazutela, lehendik egindako konponketak alferrekoak izan direlako. Hori egin ez badezakezu, adieraz ezazu beti matxura bera izaten duela edo lehenbiziko harekin zerikusia duena. Edonola ere, joan zaitez saldu dizuten dendara eta eska iezaiezu erreklamazio orria, edo joan zaitez zure udalerriko edo probintziako kontsumo zerbitzuetara, eta haiek lagunduko dizute akordio batera iristen.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto