Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Etxearen alogera kontratu berritu eta berehala etxez aldatzea erabaki dute, kalte-ordaina ordaindu behar dute?

Emazteak eta biok zenbait urte eman ditugu alokairuan bizitzen, eta uztail amaieran kontratu berria sinatu genuen. Berriki, hil egin da emaztearen ama, eta emazteak jasoko du etxea oinordetzan. Baliteke hara joatea bizi izatera, baina gure etxejabeari aipatu diodanean, esan dit hilabete bati dagokion ordaina eman beharko diogula kalte-ordain gisa, kontratua urtebete baino lehenago eteteagatik. Hala al da?

  Kontratua uztailean sinatu baduzu, Hiri Errentamenduari buruzko 4/2013 Legeak esaten duena hartu behar duzu aintzat. Lege horrek esaten du etxea errentan hartu duenak eskubidea duela kontratua eteteko baldin eta, gutxienez, sei hilabete pasatu badira, eta gutxienez hogeita hamar egun lehenago jakinarazi behar diola alokatzaileari. Kalte-ordaina eman behar den edo ez erabakitzeko, legeak esaten du bi aldeek kontratuan adostu dezaketela, hura eten nahi izanez gero, etxea errentan hartu duenak hilabete bateko alokairuari dagokion kopurua emango diola alokatzaileari bete gabe geratu den urte bakoitzeko. Irakur ezazu kontratua. Etxejabeak esaten duen bezala, kontratuak esango balu hilabete bateko alokairuaren ordaina eman behar zaiola, egiozu uko eta eskain iezaiozu erdia. Horretarako, bosgarren hilabetean, bidal iezaizu burofax bat etxejabeari, eta esaiozu seigarren hilabetea betetzen denean baliatu egin nahi duzula kontratua eteteko eskubidea. Eskain iezaiozu egoki iruditzen zaizun kalte-ordaina (inola ere ez luke izan behar hilabete bateko alokairuari dagokiona baino handiagoa). Sei hilabete igaro baino lehen eten nahiko bezenu, irakur ezazu kontratua eta saia zaitez alokatzailearekin ados jartzen. Kasu horretan, berak eskatu bezala, hilabeteko ordaina legokioke.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto