Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Teknologia Berriak

Λ

Eguberrietako aplikazioak

Programa ugari daude mugikorrak Eguberrietara girotzeko: puzzleak eskaintzen dituzte, Gabon kantak, esaldi bereziak dituzten SMSak...

  Ate joka ditugu Eguberriak, eta sumatzen da giroan eta inguruan ere. Saltokiak apaingarriz beteta daude, elikagai bereziak agertu dira apalategietara eta argiteria ere jarria dago kaleetan. Oraintsu arte horiek izan dira Eguberrien mezulariak, baina orain mugikorrek ere salatzen dute iristear daudela festa egun berezi horiek. Hainbat aplikazio sortu dira horretarako: batzuek Gabon kantak eskaintzen dituzte, besteek kanpai hotsak, eta badira haurrentzako ipuinak eta puzzleak dituztenak ere. Hona hemen aplikazio horietako batzuen berri.

iOS 7 darabilten mugikorrentzat eta tabletentzat

  •   Eguberrietako SMSak. Aplikazio honekin SMS bidezko mezu laburrak bidaltzeko aukera dugu gure lagunei, familiakoei eta ezagunei zorionak emateko Eguberrietan eta urte berrian. Esaldi burutsuak, atseginak eta dibertigarriak eskaintzen dituzte. Oinarrizko aplikazioa doakoa da, baina mezu kopuru mugatua du. Mezu gehiago bidali nahi badira, ordaindu egin behar da: 0,89 euro mezu umoretsuen sorta bat edo mezu goxoen sorta bat hartzeagatik, eta beste 0,89 euro publizitatea kentzeagatik.
  • Gabon kantak. Aplikazio ugarik eskaintzen dituzte Gabon kanten doinuak eta karaokeak, abestirik ezagunenetakoak kantatzeko, bai gaztelaniaz eta bai ingelesez. Haurrekin kantatzeko eta jolas egiteko dira: Gabon kanta ezagunen doinuak dauzkate, ilustrazio koloretsuz lagunduta eta abestien letraz hornituta, haurrek ikas ditzaten. Prezioa 0,99 eurokoa da.
  • Eguberrietako ipuina. Aplikazio hau ere haurrentzat pentsatua dago. Honen bidez, liburu elektroniko eta interaktiboaren gisan jokatzen du mugikorrak: Eguberrietako ipuin bat eskaintzen du, ilustrazio eta guzti, eta zenbait funtzio interaktibo ere bai (Eguberriak iristeko falta diren egunen atzerako kontua egiteko edo zuhaitza apaintzeko, ukimen-pantailaren laguntzarekin). Doakoa da, baina badu bertsio osatuago bat ere, 1,79 euro balio duena.
  • Eguberrietako musika. 80 abestu ditu, bai tradizionalak eta bai arrakasta izan dutenak. Audio integratuan eskaintzen ditu programak, baina aukera ematen du abesti horiek Youtuben dauzkaten interpretazioak ikusteko eta abesti horiekin erreprodukzio-zerrenda bat egin eta beste zenbait zerbitzutan erabiltzeko. Aplikazio honek 3,59 euro balio du, baina badauka doako bertsioa ere, mugatuagoa.
  • Bizarzuriren buruhausgarria. Mugikorrekin puzzleak egiteko aplikazio ugarietako bat da. Honako honek Bizarzuri du protagonista. 18 puzzle eskaintzen ditu aukeran, batzuk errazak (9 piezakoak) eta besteak zailagoak (20koak). 1,79 euro balio du.
  • Eguberrietako zuhaitza, musika eta guzti. Eguberrietako zuhaitzen hainbat irudi eta Gabon kanten sintoniak eskaintzen ditu, eta iPhonea abian jartzen dugun aldiro, irudi hori ikusiko eta abesti hori entzungo dugu. Doako aplikazioa da.

Android darabilten mugikorrentzat eta tabletentzat:

  •   Eguberriak pantailan. Google dendan baloraziorik onenetakoa lortu duena da, batez ere doako bertsioa, oso ongi osatua baitago. Egutegi bat eskaintzen du, abenduaren 25a iristeko zenbat falta den esaten duena, eta zuhaitz argidun bat ageri da. Ordaindu beharreko bertsioak 1,49 euro balio du.
  • Eguberrietako postalak. Aplikazio sinplea da, baina oso dibertigarria izan daiteke. Norbaiti argazkia atera eta postal barregarri bat sortzeko aukera ematen du, Eguberrietako irudiekin argazki-muntaketa bat eginez. SMS bidez parteka daiteke, Whatsapp bidez edo beste bitartekoren bat erabiliz. Oso erraz erabiltzen da, eta denei gustatzeko modukoa da, haurrei bezala helduei ere. Doakoa da.
  • Abestiak. Eguberriekin zerikusia duten 15 kanta ditu (guztiak ez dira Gabon kantak), Midi soinu-formatuan emanak, eta erraz deskarga daitezke mugikorrera, pisu txikia baitute. Gainera, Youtuben dauden beste abesti batzuetara eramango gaitu (wifia eduki behar da, datu-tarifarik ez gastatzeko). Doakoa da.
  • Eguberrietako egutegia. Pantaila-hondo bat eskaintzen du, Eguberrietako zuhaitz baten irudia ageri duena, eta telefonoan edo tabletan jar daiteke. Gainera, atzerantz doan kronometro bat ageri du, eta Eguberriak iristeko zenbat egun, ordu, minutu eta segundo falta diren adierazten du. Doakoa da.
  • Eguberrietako puzzleak. Puzzle interaktiboek gero eta arrakasta handiagoa dute ukipen-pantailak dituzten gailuetan. Puzzle honek Eguberriekin zerikusia duten gai batzuen bilduma dakar, eta erabiltzeak egokitu egin behar ditu piezak. Batzuk errazagoak dira eta besteak zailagoak. Google Play dendan iritzi onak jaso ditu oso.
  • Gabon kantak. Gaztelaniaz soilik dago aplikazio hau (gainerako gehienak ingelesez daude). Erabiltzailea Youtubera konektatzen du, eta entzun nahi duen Gabon kanta agertzen zaio. Doakoa da, baina wifiarekin erabiltzea komeni da.


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto