Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

Λ

Erosketa Gida: pateak: Patea eta foie-a: biak onak, baina ez biak berdinak

Osagai batzuk bietan ageri dira, baina oso bestelakoak dituzte osaera eta elaborazioa

  Urte zahar gauak mahatsa eskatzen duen bezala, etxe askotan Eguberriek patea eskatzen dute. Edo foie-a ote da? Jende askok ez ditu bereizten patea eta foie-a; ohartzen dira izena ez dela bera, baina agian ez dakite alderik ba ote dagoen bien artean. Askotan, gainera, frantsesezko hitzak ondoan dituztela merkaturatzen dituzte, micuit (erdi egosia), canard (ahatea), entier (osoa)... eta hori ere nahasgarria gerta daiteke. Pateak eta foie-ak (edo foie gras-ak) zer bereizgarri dituzten jakin ezik, prezioa izaten da hautatzeko irizpide nagusia: batzuek merkeena erosiko dute, dena ona delakoan, eta besteek, aldiz, garestiena, asko balio duena hobea delakoan. Aldeak, ordea, nabarmenak dira. Osagai batzuk bietan ageri dira, baina osaera eta elaborazioa oso bestelakoak dituzte, eta horien berri jakitea komeni da zer hautatzen ari garen jakiteko.

Antzekoak baina desberdinak

Elikagaien inguruan esamesa, uste oker eta txutxu-mutxu ugari dabil bazterretan. Esneak mukiak sorrarazten dituela, fruta sekula ez dela postre gisa hartu behar, lekaleek ikusmena galarazten dutela... Zentzugabekeriak guztiak ere. Neurri horretara iristen ez bada ere, patea eta foie-a nahastea ere ohikoa izaten da, eta hori ere okerra da.

Foie gras-a (gibel gantzatsua esan nahi du frantsesez) antzararen edo ahatearen gibela izaten da. Hegazti horiek modu kontrolatuan gizentzen dituzte, beren gibela ohi baino gantzatsuagoa eta handiagoa izan dadin. Patea, berriz (hori ere frantsesezko hitza da, eta pasta edo orea esan nahi du), zenbait osagairen nahasketa da, eta, besteak beste, gibela ere eduki ohi du (txerriarena gehienean, baina izan dezake basurdearena edo ahatearena ere), baita beste animalia batzuen haragia eta beste osagai batzuk ere (esnea, irina, espeziak...). Espainiako Estatuan lege-hutsune nabarmena izan da urteetan, eta, ondorioz, bi terminoak bereizigabe erabili izan dira, nahiz eta produktuak ez izan berdinak. 2012ko abenduaren 27an (CE) 543/2008 araudia sartu zen indarrean, eta horrek zehazten du zer den zer.

Dietaren inguruan egin izan diren inkestetan ere utzi du arrastoa nahasketa horrek. Estatuko herritarrei zer eta zenbat jaten duten galdetu izan zaienean, talde berean sartu izan dituzte bata eta bestea. Eta zer diote inkesta horien emaitzek? Bada, herritar bakoitzak 0,80 gramo eskasak jaten dituela egunean (zopako lau koilarakada liratekeenak); urtean, beraz, 300 gramo inguru. Zifra horiek oso urruti daude, adibidez, Frantzian ageri direnekin: herritar bakoitzak 2 kilo foi-gras jaten ditu urtean. Hain zuzen ere, Frantzia da munduko ekoizle nagusia, eta kontsumitu ere inon baino gehiago egiten da han.

Historia pixka bat

  Zenbait hegaztik gaitasun berezia dute pisua handitzeko, eta hortik dator foie-grasa lortzeko ideia. Palmipedo migratzaileak, ahateak eta antzarak adibidez, gizendu egiten dira beren bidaia luzeei ekin aurretik. Zehazki, gantzak pilatzen dituzte, gibelean nagusiki. Gantz horiei esker, energia erreserbak izaten dituzte milaka kilometro hegaldi bakarrean egiteko. Basa-ahate batek bikoiztu egin dezake pisua udazkenean, gantza metatzen duelako hain zuzen, gehienbat gibelean. Migratzen ari ziren hegazti horiek harrapatu zituztenean izan zuten gizakiek jaki gustagarri horren berri. Egiptoarrek, greziarrek eta erromatarrek bazekiten, adibidez, zer-nolako ezaugarri bereziak zituen elikagai horrek. Milaka urte dituzten horma-irudietan, apaingarrietan eta testuetan ikus daiteke hori.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto