Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Txakur batek hozka egin dio adingabe bati, eta haren jabeak 5.000 eurotik gorako kalte-ordaina eman behar izan dio

 Adingabearen gurasoek auzitara jo zuten, eta txakurraren jabeari kalte-ordaina eskatu zioten beren seme adingabeari hozka egin ziolako. Epaiketan frogatuta geratu zen txakurra eremu batean lotuta zegoela eta eremu hartan gertatu zirela kalteak haurrak atea zabalik ikusi eta hurbildu zitzaionean. Caceresko Probintzia Auzitegiaren arabera (2013ko uztailaren 18koa da epaia), nahiz eta animalia lotuta egon eta eremu baten barrenean, egiaz garrantzia duena da haurrak hara sartzeko modua izan zuela atea zabalik zegoelako. Kode Zibilak animaliaren jabea jotzen du halakoetan erantzule, eta errugabatzeko arrazoirik ez dagoela esaten du, non eta ez den halabeharrak bultzatuta gertatu edo biktimaren erruz. Animaliaren jabeak ez zuen frogatu errua adingabearena soilik izan zela, eta, ondorioz, hura egin zuten txakurrak eragindako kalteen erantzule. Arrazoi horrexegatik, 5.628 euroko zigorra ezarri zion epaileak, gastuak eta erasoaren ondorioak ordaintzeko.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto