Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Liposukzio bat egin, eta emaitza ez da izan uste bezain egokia

 Emakume batek liposukzio bat egin zuen estetika-klinika batean izterren eta aldaken perimetroa murrizteko, baina ebakuntzak ez zuen eman espero bezalako emaitzarik. Auzitara jo zuen, haren ustez arreta eskasa eta tratu desegokia eman zizkiotelako eta kontratua bete gabe utzi zutelako ere bai. Eta klinika zigortu egin zuten. Alacanteko Probintzia Auzitegiaren erabakiz, ordaindu zituen 2.763 euroak itzuli behar izan zizkion emakumeari, eta hark kalte moralengatiko ordaina ere eskatu arren, epaileak ez zuen bidezko jo (2013ko uztailaren 22koa da epaia). Alacanteko Probintzia Auzitegiaren ustez, kontratuan ez zen berariaz esaten ebakuntzak emaitza jakin bat izango zuela, baina, era berean, ez zuen esaten gaizki atera zitekeenik ere, eta aditzera ematen zuen estetika hobetu egingo zitzaiola, neurri batean edo bestean. Epailearen arabera, sinesgarria da bezeroak esaten zuena: aurrerantzean bi edo hiru neurri gutxiago beharko zituela agindu omen zioten, eta, zalantzarik gabe, asmo horrekin egin zuen ebakuntza alferreko hura. Eta estetika hobetu ez zitzaionez, zerbitzuagatik ordaindu zuen dirua itzuli behar izan zioten.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto