Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Oporrik gabe geratu dira, nahiz eta posta elektronikoz baieztatu hegaldia hartua zutela

 Bikote batek Internet bidez bidaia bat kontratu zuen bidaia-agentzia batean. Hauxe zen eskaintza: joan-etorriko hegazkina eta hotela, 344 euroan. Agentziak mezu elektroniko batekin baieztatu zien erreserba egina zegoela, eta jakinarazi zein 'low cost' hegazkin-konpainiak ere baieztatu zuela txartelak erositzat jotzen zituela; horrekin batera, erreserba-zenbakia ere bidali zien. Baina irteerako egunean maletak fakturatzera joan zirenean, mahaian esan zieten erreserba ordaindu ez eta ezeztatu egin zietela. Hotelekoek diruaren zati bat itzuli zieten (54 euroko zigorra jarri zieten), eta agentziak proposatu zien berak jarriko zituela 54 euro horiek eta 50 euroko beherapen-txartel bat emango ziela erosketaren bat egiten zuten hurrengo aldian erabiltzeko, baina kontsumitzaileek auzitara jo zuten eta kalte-ordaina eskatu zuten kalte moralarengatik. Eta irabazi egin zuten epaiketa. Bartzelonako Probintzia Auzitegiak zigortu egin zuen bidaia agentzia (2013ko ekainaren 5ekoa da epaia): Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak Babesteko Lege Orokorrari jarraituz, 54 euroak ez ezik, 1.554 euroko kalte-ordaina eman behar izan zien, hegaldia ez baitzuten ezeztatu kontsumitzaileen erruz, agentziaren erruz baizik.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto