Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Ingeles eskolak bukatu gabe utzi dituen arren, beste hiru hilabete ordaintzeko eskatzen diote, kontratua eteteagatik

Nire alaba ingelesa ikasten aritu da akademia batean zenbait urtez, baina azken urtean, ikasturte erdian deitu nien utzi egingo zuela esateko. Haiek adierazi zidaten beste hiru hilabete ordaindu behar nituela kontratua ez betetzeagatik. Zer egin dezaket?

  Kontratua irakurtzea komeni da, eta ikustea zer-nolako tramiteak eskatzen dituen uzteko, zenbateko denborarekin jakinarazi behar zaien eta zer-nolako zigorrak ezartzen dituen. Horretarako, kontsumitzailea informatzeko bulego batera jo dezakezu, eta han emango dizkizute argibideak kontratuaren klausulen inguruan. Bereziki jakin beharrekoa da ea ikastaroa aldez aurretik uzteagatik ezartzen duten zigorra gehiegizkoa den edo ez; hau da, desoreka ote dagoen bi aldeek dituzten eskubideen eta betebeharren artean. Orekatua izateko, bi aldeentzat ezarri behar lituzke zigorrak kontratua ez betetzeagatik: kontsumitzailearentzat, ikastaroa aldez aurretik uzteagatik, eta hizkuntza eskolarentzat, kontratuan ageri den zerbitzua ez emateagatik. Kontsumitzailea zigortzeko aukera baino ez badu aipatzen, desorekatua eta gehiegizkoa izango da. Adibide gisa jar daiteke Bartzelonako Probintzia Auzitegiak 2011ko apirilaren 7an eman zuen epaia antzeko auzi batean: kontsumitzailea ez zitekeela zigortu erabaki zuen epaileak, klausuletan kontsumitzailea zigortzeko aukera soilik aipatzen zelako eta, beraz, kontratuak desoreka nabarmena sortzen zuelako. Epailearen iritziz, gainera, behin ikasleak adierazi zuelarik ikastaroa uzteko asmoa zuela, ez zuen zertan ordaindu hilabete gehiagoan, zerbitzurik ez ziotelako emango. Eta, gainera, Kontsumitzailearen Legeak esaten duenari jarraituz, gehiegizkoak eta baliogabeak dira betebeharrei erantzun ez dien kotsumitzaileari eta erabiltzaileari kalte-ordain handiak ezartzen dizkieten klausulak. Egokia izan daiteke Kontsumitzailea Informatzeko Bulegoan erreklamazio bat jartzea eta haiek bitartekaritza-lanak egitea.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto