Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Teknologia Berriak

Λ

Nola aurkitu musika berria Interneten: Software erlazionalak aukera ematen du talde eta artista berriak ezagutzeko zenbait zerbitzuren bidez: Last.fm, Bandcamp eta Hitlantis, besteak beste

  Interneterako konexioa edukiz gero, nonahi eta noiznahi entzun daitezke noberari gehien gustatzen zaizkion artistak eta taldeak streaming bidez. Spotify, iTunes Match eta Google Music Play zerbitzuek, adibidez, musika katalogo izugarria jartzen dute erabiltzaileen eskura, oso prezio lehiakorrean. Sareko eskaintza horrek, dena den, badu arazo bat, gero eta nabarmenagoa, gainera: artista berrien lanak itzalean-edo geratzen dira, eta zaila gertatzen da haize berria nondik datorren antzeman eta norberaren jakin-mina asetzea. Hori dela eta, musikari berrietara iristeko bideak jartzen dituzten zenbait aplikazioren berri emango dugu. Erlazioak bilatzen eta gomendioak egiten dituzten teknologiak erabiltzen dituzte.

  • Bandcamp2008. urtean sortu zen, musikari independenteak sustatzeko asmoz, eta aitzindaria izan zen horretan. Gaur egun, bost milioi abesti baino gehiago biltzen ditu, 600.000 album baino gehiago (ia 200 herrialdetakoak). Oso famatua egin zen bere garaian, artista ezagun batzuek beren ohiko disketxearekin zuten harremana eten, eta Bandcamp-en saltzea erabaki zutelako. Amanda Palmerrek eta Clem Snide-k, adibidez.
    • Aditu talde bat dauka zerbitzu horrek, eta horiek gomendatzen diote erabiltzaileari zer talderi edo artistari erreparatu; beraz, musika-aldizkari digital baten gisa funtzionatzen du. Aditu horiek talde bat edo artista bat nabarmentzeko, lehenik, musikariak berak igo behar du musika zerbitzura (bere orria ere sor dezake). Salmenta bakoitzeko, Bandcampek %15 hartzen du beretzat, baina diru-sarrerak 5.000 dolarretik gorakoak badira, %10arekin soilik geratzen da.
  • a href="http://musicbloodline.info/)" title="http://musicbloodline.info/)">Music Bloodline -'odol-lerro musikala' izango litzateke euskaraz- zerbitzuak artisten arteko eragina hartzen du kontuan erlazioak sortzeko: artista batek zeinen eragina jaso duen edo zeini eragin dion. Zerbitzu hau Amazonekin elkartua dago abestiak erosteko eta Spotifytirekin streaming bidez entzuteko.
    • Modu bisual eta intuitiboan erabiltzen da: bilaketa-koadrotxoan artista baten izena idatzi eta, erdian, haren argazkia azaltzen da. Ezkerreko aldean, zeinen eragina jaso duen, eta eskuinekoan, zein dituen jarraitzaile. Ezkerrean edo eskuinean ageri den artistaren baten gainean sakatuz gero, hura jarriko da erdian, eta beste batzuen izenak ezkerrean eta eskuinean, eraginaren arabera.
  • One Track Mind aukera interesgarria da rock talde independenteak aurkitzeko. Hauxe du funtzionatzeko era: abesti bat entzun, nork bere iritzia eman eta zerbitzuak antzeko taldeen berri eskaintzen du. Zerbitzuak ausaz aukeratzen du abestia, erabiltzaileak entzun eta iritzia ematen du, eta, ondoren, antzeko musika egiten duten taldeak entzun ditzake. Abestiak ordenagailura deskarga daitezke edo Spotifyn entzun (han badaude, jakina). Gainera, sare sozialetan partekatu ere egin daitezke.
  • Bestalde, Song Z App aplikazioak aukera ematen du rocka egiten duten artista independenteen berri jakiteko, baina iOS sistema eragilea darabilten gailuentzat soilik balio du (iPod Touch, iPhone eta iPad). Artista berrien inguruan espezializatuta dauden orrietara eramaten du erabiltzailea, eta aipamen gehien bildu dituzten artistak eta taldeak zein diren ikus dezake. Ondoren, aplikazioan eskaintzen ditu, eta horien abesti bat entzuteko aukera ematen du.

Spotifyn musika aurkitzeko aplikazioak

  • Last.fm irrati adimendun ezagunena izan zen bere garaian, baina arazoak izan zituen baimenekin, eta aspaldi utzi zion irrati gisa musika emateari; hala ere, oso egokia izaten jarraitzen du gomendioak egiteko software gisa. Orain Spotify zerbitzuari atxikia dago barne-aplikazio gisa, eta entzuten ari garen artisten antzekoak gomendatzen ditu.
  • Filtr zerbitzuak erreprodukzio-zerrendak sortzen ditu norberak lehendik hautatu dituen artistekin. Last.fm zerbitzuan ez bezala, zer artista edo estilo mota gustatzen zaigun adierazi behar da. Horretaz gain, Facebook-en ditugun solaskideek entzuten dutenaren araberako zerrendak ere sor daitezke, eta behin zerrenda bat sortuta, gustukoenen sailean jar ditzakegu edo sare sozialetan partekatu.
  • Sounddrop zerbitzuak garai bateko txatek edo solasguneek bezala funtzionatzen du, non gune tematikoak sortzen ziren eztabaidarako. Kasu honetan, musika-estilo bat edo artista bat hartzen du gune bakoitzak, eta erabiltzaileek aukera dute harekin zerikusia dutenak eransteko. Erabiltzailea gune berri batera sartzen denean, beraz, hura osatzen parte hartu duten kideen gomendioak aurkituko ditu.


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto