Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

PAPEREZKO BERTSIOA.
2013ko azaroa

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

100 ikastetxeren inguruak aztertu ditugu Estatuko 10 hiritan: Bide-segurtasuna ikastetxeetan: onargarria

Honako hauek izan dira gabeziarik aipagarrienak: abiadura mugatzeko seinaleak falta izan dira, berariaz ikasleentzat diren sarbideen seinaleak ere bai, eta auto-ilarak sortu dira

  Espainiako Sustapen Ministerioak mugikortasunaren inguruan egindako azken inkestak esaten duenez, 14 urte bitarteko haur bakoitza, batez beste, egunean hiru aldiz mugitzen da norabait joateko: bidaia horietako gehienak eskolara joateko edo handik etortzeko izaten dira, eta oinez, ia beti. Eremu publikoan, haurren kolektiboa da zaurgarrienetakoa. Txikiak izaten dira eta erreakzio iragarrezinak izaten dituzte; ondorioz, handitu egiten da istripu bat izateko arriskua. Haien ikusmena eta entzumena ere ez dira egoten guztiz osatuak, eta ez dute helduek bezalako gaitasunik ibilgailu motordunei antzemateko.

Horregatik guztiagatik, EROSKI CONSUMERek ikastetxeen inguruei erreparatu nahi izan dire, eskolara sartzean eta handik irtetean haurren segurtasuna arriskuan egoten ote den jakiteko. Horretarako, irail bukaeran, Estatuko 100 ikastetxeren inguruetan zer-nolako segurtasuna eta azpiegiturak dauden aztertu du. Honako 10 hiri hauetan izan gara bisitan: A Coruña, Bartzelona, Bilbo, Donostia, Gasteiz, Iruñea, Logroño, Madril, Sevilla eta Valentzia.

Ikastetxe inguruetan dagoen bide-segurtasunak emaitza 'onargarria' baino ez du lortu. Gabeziak, izan ere, nabarmen samarrak izan dira. Berariaz ikasleentzat diren sarbide guztiak ez dira egon argi seinaleztatuta (hirutik bitan gertatu da hori), eta hirutik batean ez dugu ikusi itxaroteko gune segururik zain egoteko. Kasuen %55etan ez da egon abiadura mugatzeko seinalerik, eta ezta inolako seinale bertikalik ere, handik gertu ikastetxe bat dagoela adierazten duenik. Hiriz hiri hartuta, honako hauetan aurkitu ditugu egoera onenak: A Coruña, Donostia, Bilbo, Gasteiz eta Iruñea (emaitza 'ona' lortu dute guztiek). Gainerakoek (Bartzelona, Logroño, Madril, Sevilla eta Valentzia) 'onargarria' baino ez.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto