Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Bankua zigortu egin dute bezeroari 4.546 euro itzultzera, hipotekaren zoru-sabaien klausula ezarri eta gehiegizko kopuru hori kobratu diolako

 Hipotekan zoru-sabaien klausula zeukan herritar batek salaketa jarri zuen bankuaren aurka, eta baldintza orokor hori baliorik gabe uzteko eskatu zuen, gehiegizkoa zelakoan. Ezaba zezatela eskatu zuen, eta 4.547 euro itzul ziezazkiotela, gehiegizko kopuru hori ordaindu zuela iruditzen zitzaiolako klausularen ondorioz. Euriborra gehi 0,90eko interes aldakorra hitzartua zuen bankuarekin, baina klausulak esaten zuen urteko interes-tasa nominala berraztertzeko garaia heltzen zenean, ez zela izango ez %15a baino handiagoa eta ez %3,25a baino txikiagoa. Eta irabazi egin zuen auzia. Malagako Merkataritza arloko Bigarren Epaitegiaren esanetan (2013ko maiatzaren 23koa da epaia), bankuak frogatu egin behar zuen bezeroari aurrez jakinarazi ziola, zehatz-mehatz, zer esan nahi zuen klausula horrek. Eta, epailearen iritziz, ez zuen hala egin, eta nahiz eta eskaintza loteslean hala ageri zen, praktikan, eskaintza loteslea zera izaten da, non sinatu behar den adieraztea; notarioaren jarduna, berriz, informazioa azkar-azkar irakurtzera mugatzen da. Hori dela eta, aintzat hartu zuen bezeroaren salaketa, eta kobratu zizkion kopuru guztiak itzuli behar izan zituen bankuak.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto