Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Bigarren eskuko auto bat erosi du, baina maiz-maiz matxuratzen zaio

 Kontsumitzaile batek bigarren eskuko ibilgailu bat erosi zuen (71.810 kilometro) 6.500 euroan. Urtebeteko bermea zuen, eta tarte horretan, sei bat aldiz eraman behar izan zuen autoa garajera, nahiz eta azken aldiko konponketa saltzaileak ez zuen bere gain hartu, urtebete igaroa baitzen erosi zuenetik eta bermea amaitua zuelako, haren esanetan. Bezeroak auzitara jo zuen, eta kontratua baliorik gabe uzteko eskatu zuen eta itzul ziezaiotela autoa erosteagatik ordaindu zuena eta beste 2.190 euro: 1.190 euro konponketengatik eta 1.000 euro kalte moralengatik, baina galdu egin zuen epaiketa. Epaileak adierazi zuen ezin dela espero izan bigarren eskuko ondasunek guztiz ongi funtziona dezatela, berriak izango balira bezala. Baina erosleak helegitea jarri zuen Burgosko Probintzia Auzitegian, eta hark 2013ko ekainaren 4an eman zuen epaia: adierazi zuenez, ez zegoen frogarik saltzaileak kontratua bete ez zuela esateko eta, ondorioz, ez zitekeen kontratua eten, baina onartzen zuen bezeroak 2.190 euroko kaltea jasan zuela, bai konponketak ordaindu behar izan zituelako eta bai garajera maiz-maiz joan behar izan zuelako.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto