Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Gehiegizkotzat jo dute igogailuari mantentze-lanak egiteko kontratuaren iraupena, eta irabazi egin dute epaiketa

 2004. urtean, etxejabe elkarte batek bi igogailuri mantentze-lanak egiteko kontratuak sinatu zituen bost urterako. Klausula batean, kontratuak automatikoki luzatzeko aukera ageri zen, hamabost urterako, eta epe hori bukatu baino lehen eten nahi izanez gero, diru-zigorra ordaindu beharko zuten: geratzen zen aldiari zegokion fakturazioaren %50, hain zuzen. 2011. urtean, etxejabe elkarteak enpresari jakinarazi zion kontratua eten egin nahi zuela, eta enpresak salaketa jarri zuen elkartearen aurka, kontratuak 2014. urte arte luzatuta zeudelako, eta, zigor gisa, geratzen zen fakturazioaren %50 ordain zezatela eskatu zien: 5.886 euro. A Coruñako Probintzia Auzitegiak, ordea, Kontsumitzaileak Babesteko Lege Orokorrari jarraituz, absolbitu egin zuen elkartea (2013ko ekainaren 4an eman zuen epaia). Lege horrek esaten du zerbitzu jarraituak emateko kontratuen klausulak fede onaren aurkakoak direla iraupen-aldi luzeegiak ezartzen dituztenean. Eta A Coruñako Probintzia Auzitegiaren iritziz, kontratuak gutxienez bost urteko iraupena izatea gehiegizkoa zen, eta klausula, berriz, neurriz kanpokoa.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto