Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Teknologia Berriak

Λ

Telefonoaren aplikazioak antolatzeko: Aplikazioak: elkarrekin, ez nahasiak

iOSek eta Androidek aukera bat baino gehiago eskaintzen dituzte mugikorrean ditugun aplikazioak ordenatuta edukitzeko

  Aldian behin, berriren bat agertzen da. Badira sukaldean ikastekoak, kirola modu osasungarrian egitekoak, jolastu eta ikastekoak... Eta hainbesteko zerrenda izanik, aplikazioak antolatzeko aplikazioak ere behar ziren, eta, egia esan, arrakasta handia izan dute azken belaunaldiko telefonoak dituztenen artean. Android eta iOS darabiltzaten telefono mugikorrentzat aplikazioak eskaintzen dituzten dendek programa asko eta asko dituzte aukeran. Eta aurrerantzean ere bide beretik jarraituko dute: kalkuluen arabera, milioi bat aplikazio eskaintzera iritsiko dira aurten Apple App Store eta Google Play Store. Erabiltzaileek baliatu egiten dute aukera hori, eta dozenaka aplikazio izaten dituzte smarphoneetan instalatuta.

Pantailak ordenatzea

Orri nagusian: gehien erabiltzen diren aplikazioak jartzea komeni da, eta horiekin batera, erabilgarri gertatuko den widgeten bat; adibidez, Interneteko bilatzaile baterako sarbidea edo eguraldiaren berri ematen duena. Gainera, orriaren behealdean programa batzuk eduki daitezke beti finko, han ager daitezen pantaila batera edo bestera sartzen garenean. Komeni izaten da, halaber, orri nagusian jartzea aplikaziorik funtsezkoenak; besteak beste, deiak egitekoa, web-nabigatzailea, posta elektronikoa eta berehalako mezularitza-zerbitzuren bat edo SMS zerbitzuren bat.

Bigarren eta hirugarren orrietan: zenbait karpeta sor daitezke, eta horietan multzokatu eta bildu aplikazioak, funtzioen edo sailen arabera.

Hurrengo orrietan: interesgarria izaten da aplikazioetarako sarbidea emango duten widgetak ezartzea; esaterako, multimedioa erreproduktore bat, albiste-emaileak, zereginen egutegiak eta bideo-kanalerako sarbidea.

Aplikazioak karpetetan biltzea

iOS sistema eragilea darabilen gailuren bat dutenek (iPhone telefonoa, iPad tableta eta iPod Touch multimedia-erreproduktorea) aukera dute karpetak sortzeko eta aplikazio motaren arabera sailkatzeko. Karpeta horietako bakoitzak, gehienez ere, 12 programa bil ditzake.

Oso erraza da karpetak sortzea. Hatzarekin aplikazio bat sakatu eta halaxe eduki behar da tartetxo batez (era horretan, edizio modua aktibatuko zaio), eta keinuka hasten denean, sakatzeari utzi gabe, multzokatu nahi den beste programa baten gainera eraman behar da. Hori eginda, sistemak berak automatikoki sortzen du karpeta bat eta multzokatu ditugun bi aplikazio horiek biltzen ditu. Beste aplikazio batzuk eransteko ere gauza bere egin behar da: sakatuta eduki eta hatzarekin karpetara eraman. Eta multzotik ateratzeko modua ere berbera da: gainean sakatu, eta keinuka hastean, karpetatik kanpo jarri.

Androiden, sistema eragilearen zein bertsio darabilgun, era batera edo bestera sortu beharko dira karpetak, guztietan ez baita berdin egiten. Hatzarekin pantailari tartetxo batez eraginda, menu bat agertzen da, eta aukeren artean, idazmahaian karpeta bat sortzeko modua ematen du; ondoren, aplikazioen menura jo, nahi ditugunak aukeratu eta hatzarekin eraman behar dira. Android 4.0 darabilten zenbait gailutan, iOSen bezalaxe sor daitezke karpetak; hau da, programa bat hautatu, eta beste baten ikonoaren gainean jartzen da, karpeta sortu eta multzokatuta gera daitezen.

Badago beste software mota bat ere Androiden karpetak antolatzeko; Folder Organizer izenekoa da aipagarriena. Aplikazio horrekin, era askotako elementuak multzokatu daitezke, etiketen arabera: aplikazioak, markagailuak, solaskideak, zuzeneko sarbideak... Aukera ematen du, gainera, ikono, karpeta eta widget pertsonalizatuak sortzeko. Programa horrek bi bertsio ditu: doakoa da bat, eta ordaindu beharrekoa bestea (0,99 euro hilean?????).

Aplikazioak abiaraztekoak, Androiden

  Android sistema eragileak tarte gehiago uzten du elementuak pertsonalizatzeko iOSek baino, azken hori Applek kontrolatzen baitu. Aplikazioen dendan aurki daitezkeen batzuek, hain zuzen, modua ematen dute idazmahaia osatzen duten orrien ingurune grafikoa aldatzeko. Era horretan, norberak nahi bezala ikusi eta antola daitezke programak pantailan, eta ez sistema eragileak berak egiten duen bezala derrigorrean.

Aplikazio mota horrekin, zenbait gai pertsonaliza daitezke, eta efektu grafiko ugari eskaintzen dituzte horretarako. Gainera, Android darabilten telefonoen ekoizle nagusi bakoitzak bere bitartekoak jartzen ditu aplikazioak abiarazteko; horiei esker, erraztu egiten dute aplikazioak antolatzeko modua, eta lehiakideena ez bezalako ingurune grafikoa eman dakieke.

Google Play dendak eskura jartzen dituen aplikazio abiarazleen artean, honako hauek nabarmentzen dira: GO Launcher EX, MXHome Launcher eta ADWLauncher EX. Azken horrek 2,78 euro balio du, eta ezaugarri ugari dauzka smartphonearen orrien edo pantailen diseinua pertsonalizatzeko.

Aplikazio baten arrakasta

Aplikazioen merkatua izugarri handia eta oso dinamikoa da: ia egunero sortzen da berriren bat, eta beste batzuk desagertu egiten dira arrakastarik izan ez dutelako. Asko eta asko iritsi ere ez dira egingo jendearengana, eta inork probatu gabe geratuko dira, erabiltzaileek ez daukatelako behar adina tresna mugikorrarekin bilaketa egokiak egiteko aplikazioen dendetan.

Aplikazio batek arrakasta lortzen duenean, askotan eta askotan, gehiago izaten da sortzaileek ongi asmatu dutelako sare sozialetan mugitzen edo prentsan haren berri ematen, eta ez erabiltzaileen beharrei erantzuteko gaitasuna duelako edo ez duelako. Era berean, ohikoa izaten da herritarrek ez ezagutzea hainbat eta hainbat aplikazio, zinez erabilgarriak izan daitezkeenak haientzat. Halako egoerak saihesteko, programa berriak bilatzen dituzten zenbait aplikazio agertu dira, bai iOS sistema eragilearekin erabiltzekoak eta bai Androidekin erabiltzekoak. Horien artean, AppDJ nabarmentzen da. Lehenik, erabiltzailearen lehentasunak edo interesak zein diren zehazteko eskatzen du, eta, ondoren, aldian behin, interes horiekin zerikusia duten gomendioak egiten dizkio erabiltzaileari. Bestea aplikazio aipagarria Mapsaurus da. Mugikorrean edo tabletan instalatu, eta erabiltzaileak lehendik dituen aplikazioen berri jasotzen du. Horietatik abiatuz, iradokizun-mapa bat egiten du, aplikazio berriek eta lehendik daudenek dituzten antzekotasunetan oinarrituta.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto