Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

Λ

Erosketa Gida: zerealak: Zerealak: zapore ugari eta askotariko mantenugaiak

Azukrea, gatza eta landare-jatorriko olioak erantsita, zaporetsuagoak eta kurruskatsuagoak izaten dira gosaritako zerealak, baina ez hain onak egunero jateko

  Segur aski, gosaritako zerealak izango dira historiako lehen produktu funtzionalak: organismoaren bizi-funtzioetan modu positiboan eragiten dutenei esaten zaie horrela. Koilarakada bakoitzean, historia zati bat dago gordeta. Orain dela 200 urte, zenbait gaixotasun hasi ziren agertzen Ameriketako Estatu Batuetan gaizki elikatzearen ondorioz. Besteak beste, hiperkolesterolemia eta idorreria. Apaiz presbiteriano batek proposamena egin zuen garai hartan: gosari anglosaxoi ohikoa baztertu (arrautzak, hirugiharra, gurina...), eta osoko zerealak jaten hastea. Horrelaxe sortu ziren lehen errezetak, ez gaurkoak bezain samurrak, jakina. Haiek ia 24 orduz eduki behar ziren beratzen jan aurretik. Handik zenbait urtera, John Kellogg medikuak, Kellogg's multinazionalaren sortzaileak, hobetu eta digerigarriago bihurtu zituen, osoko zerealari eutsita hala ere. Hortik aurrera, era guztietako errezetak eta mota guztietako zerealak agertu dira, jatorrizko haiek baino azukre eta gatz gehiago dutenak, eta osokotik gutxiago. Gosaritako zerealak, dena den, produktu osasungarriei lotu ohi zaizkie. Eta saldu ere halaxe egiten dira, "gosari osatua" egiteko osagai gisa. Baina hala al dira? Guzti-guztiak?

Dietan duten lekua

Espainiako Estatuan, batez beste, 5 kilo zereal hartzen ditu herritar bakoitzak urtean, estatubatuarrek adina eta ingelesek baino zertxobait gutxiago (han, 5,9 kg urtean). Kopuru horiek ikusita, galdetu beharrekoa da ea ohitura hori egokia den edo ez. Interesgarria da jakitea, halaber, kontsumoa nola banatzen den adin-taldeetan: haurrek, batez ere 6 eta 9 urte artekoek, askoz gehiago jaten dituzte helduek baino, halaxe erakusten du AESAN erakundeak egindako ENIDE inkestak (Dieta bidez barneratzen denaren Inkesta Nazionala).

Zerealak, berez, prozesatu gabe daudenean, karbohidrato konplexuak eskuratzeko iturri ezin hobeak dira, eta mantenugai horiexek dira, hain zuzen, egokienak eguna energiaz hasteko. Gosaritakoei, ordea, eztitzaileak eransten dizkiete -azukrea, glukosa ziropa, fruktosa, txokolatea edo eztia-, landare-jatorriko olioak eta gatza. Horrekin zaporetsuagoak eta kurruskatsuagoak egiten dituzte, baina aldatu egiten dute elikagaiaren balio dietetikoa, eta produktu gozo bihurtzen dituzte, ez hain jator eta baztergarri. Elikagai honi bitaminak eta mineralak ere eransten dizkiote maiz, eta hori ere aintzat hartzekoa da nutrizio-balioa aipatzen denean; baita zuntz dietetikoa ere. Baina, egia esan, osoko ogi batek ere antzeko balioa du nutrizioaren ikuspegitik (izan moldekoa edo izan ogitegikoa). Eta berdin sasoiko fruta fresko batek, fuitu lehor eskukada batek edo muesli errazio batek esne gaingabetutan bustita edo jogurt gaingabetu batek lagunduta (ez dira gauza bera mueslia eta gosaritako zereal azukretsuak). Halaz guztiz ere, ez dago produktu mota hau bazterrera bota beharrik. Osasungarrienak zein diren bereizten jakitea da kontua, eta azukre eta gatz gehiegi dutenak antzeman eta horiek albo batera uztea edo oso noizbehinka jatea.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto