Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Inkesta egin diegu 1.000 pertsona ingururi, elikagaien etiketak irakurtzeko orduan zer-nolako ohiturak dituzten jakiteko: Parte hartu duten bi lagunetatik, bakarrak soilik irakurtzen ditu beti produktuen etiketak

%94ren iritziz, termino konplexuegiak erabiltzen dira, eta %86k uste dute aldatu egin behar lituzketela

  Beti ez da erraza izaten erosketak egitea. Jende askorentzat oso nekagarria da apalategietan jarrita dauden produktuen artean hautatzen ibili beharra. Zorionez, bide-erakusleak ere izaten dituzte zeregin horretan: produktuen etiketa nutrizionalak. Horixe da, hain zuzen, ekoizleek edo banatzaileek kontsumitzaileari informazioa emateko darabilten bide nagusia, eta, horregatik, funtsezko tresna izaten da haiek hautu egokiak egin ditzaten. Elikagaien etiketak datu jakingarriak eta erabilgarriak ematen ditu, baina erosleek beti ez dituzte irakurtzen behar adinako arretaz. Hori dela eta, EROSKI CONSUMERek jakin nahi izan du ea kontsumitzaileek erreparatzen ote dieten etiketa horiei, ea badakiten etiketak zer esan nahi duen eta nola interpretatu behar den, eta ea erabilgarria iruditzen zaien.

Horretarako, adin nagusiko 1.000 lagun ingururi elkarrizketa egin diegu abuztuan, 17 autonomia erkidegotan. Ondorio nagusi hauexek utzi dizkigu gure inkestak: erantzun dutenen artean, bi lagunetatik batek soilik irakurri ohi du beti etiketa, eta horietan ere, sarri askotan erdiek baino ez dute ulertzen han ageri den informazioa. Are gehiago, %78ren iritziz tresna baliagarria den arren, erdiei baizik ez die beti eragiten erosketa egitean. Hauxe izan liteke horren arrazoia: inkestari erantzun dioten herritarren %94k uste dute termino konplexuegiak erabiltzen direla, eta %86k diote aldaketa batzuk egin behar lituzketela etiketetan.

Etiketa irakurtzea: denek ez dute horretarako ohiturarik

Elikagaien etiketak informazioa ematea du helburu, erosleak jakin dezan, besteak beste, zerekin egina dagoen produktu hori. Kontsumitzaileen oinarrizko eskubidea da ekoizleek "informazio egokia helaraztea produktuen edo zerbitzuen inguruan, eta heziketa eta dibulgazio-lana egitea, egoki erabili, kontsumitu edo gozatu dezaten". Halaxe dio Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak Babesteko 261984 Lege Orokorraren 2.1.d artikuluak.

Eskubideak eskubide eta informazioak informazio, kontsumitzaileek irakurtzen al dituzte produktu bakoitzaren etiketak ematen dizkien argibideak? EROSKI CONSUMERek egindako inkestan, bi lagunetatik batek adierazi du beti irakurtzen dituela, %45ek batzuetan baino ez, eta %5ek sekula ez. Erkidegoka, Gaztela Mantxan, Valentzian eta Errioxan elkarrizketatu ditugun lagun guztiek irakurtzen dute, eta Galizian, Kantabrian eta Gaztela eta Leonen, berriz, hamarretik batek ez du sekula egiten.

Sexu batekoen eta bestekoen joerak alderatuta, ez dago alde nabarmenik, baina bai adinaren arabera. Irakurtzeko ohitura dutenen artean, 18 eta 34 urte arteko gazteak nabarmendu dira: %58k egiten dute. Bestalde, 55 urtetik gorakoen artean, %47k batzuetan baino ez dituzte irakurtzen etiketak.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto