Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Osasuna

Λ

Zolda buruan ibili behar munduan...

Arazo estetikoa ez ezik, gaixotasun dermatologiko baten sintoma ere izan daiteke zolda, psoriasiarena edo dermatitis seborreikoarena esaterako

  Gaitz dermatologikoa da zolda. Berdin eragiten die emakumeei zein gizonei, eta aldi jakinetan agertzen da, batez ere urtaroa aldatzen den garaian, udazkenean eta udaberrian adibidez. Gerta liteke, hala ere, urte osoan irautea, eta horrek esan nahiko luke osasun-arazoren bat dagoela azpian. Bat baino gehiago izan daitezke eragileak: psoriasia izan daiteke horietako bat (herritarren %2ri eragiten die) edo dermatitis serborreikoa (herritarren %5ek daukate).

Zolda: geruza korneoko zelulak

Pertsona guztien larruazalean Pytirosporum izeneko onddo bat bizi da, eta bereziki sentibera direnengan, antigeno gisa joka dezake eta erantzun alergenikoa eragin; ondorioz, buruko larruazala ezkatagabetu egiten zaie. Ezkatagabetzen diren zelulak -zolda esaten zaie- korneozitoak dira, hau da, larruazaleko geruza korneoko zelula epitelial nukleorik gabeak edo hilak (epidermiseko geruzarik kanpokoena da geruza korneoa).

Arina bada, estetika-arazoak baino ez ditu emango, baina zolda ugari agertzen bada, gaixotasun baten sintoma izan daiteke: psoriasia, dermatitis seborreikoa edo bestelako prozesu patologikoak, larriak edo atipikoak. Zolda, askotan, pitiriasi gisa agertzen da, ezkatagabetze filiforme gisa alegia (hari itxurakoa): ezkata txikiak izaten dira, hauts izpien antzekoak eta luzexkak. Buruko larruazaletik bereizita agertzen badira, pitiriasi lehorra esaten zaio, baina zertxobait itsatsita badaude, zolda izaten da. Eta ezkata horiek neurri handixeagokoak badira, psoriasiaren sintoma izan daiteke.

Zolda: noiz joan medikutara

  Ile-apaintzaileak aholku egokiak eman ditzake zoldari aurre egiteko, baina beti ez da nahikoa izaten. Orduan, noiz komeni da medikutara joatea? Bada, zolda erruz agertzen bada eta modu iraunkorrean, ez aldiren batean soilik. Zolda normala denean, izpi txikiak soilik ikusten dira, baina ugari samarra edo oso ugaria denean, dermatitis seborreikoa izan daiteke (beste eremu seborreiko batzuk ere agertu ohi dira halakoetan, aurpegian, sudurraren alboetan, bularraren erdialdean edo belarrien atzean).

Zolda arina edo bakana denean, zoldaren aurkako xanpuek balio dezakete desagerrarazteko, baina ile-apaintzaileak edo botikariak gomendatu duen xanpua aski ez bada, medikutara edo dermatologoarengana jotzeko aukera aztertu beharra dago.

Azpian gaixotasun dermatologiko bat badago, zoldaren aurkako xanpua erabiltzeaz gain, medikuak arazo dermatologikoa -dermatitis seborreikoa edo psoriaria- sendatzeko agindu duen tratamenduari ere jarraitu egin behar zaio. Kortikoideak dituzten kremak edo produktuak izaten dira, azido salizilikoa, kalzitriola edo D bitamina.

Ileko higienea eta zoldaren aurkako xanpu berriak

  Uneotan, lau ezaugarri mota dituzten xanpuak daude merkatuan: maiz erabiltzekoa edo ile normalentzat egina; koipearen aurkakoa, buruko larruazal koipetsuentzat; egokitzailea duena, ile lehor, ahul edo mengelarentzat; eta zoldaren aurkakoa. Zolda arina denean, azken horiek ongi funtzionatzen dute, nahiz eta ez den pentsatu behar lehenengoz garbitu eta arazoa konponduko denik; egun batzuk behar izaten dira eragina sumatzeko.

Ilea egunero garbitu daiteke xanpuarekin, eta norbera ere egunero dutxatu daiteke, eta egunean bitan ere bai hondartzara edo igerilekura joan eta kresala eta kloroa kendu nahi baditu. Baina ahalik eta xaboi gutxiena erabiltzea komeni da, luzera lehortu egin baitezake larruazala eta ekzemak eragin, batez ere psoriasia dutenei. Era berean, gezurra da ez dela komeni ilea egunero garbitzea.

Zoldaren aurkako xanpurik berrienak alfahidroxiazidoak dituztenak dira, zeinak peeling efektua sortzen baitute: aurpegiko peelingetan ematen diren azidoek bezala jokatzen dute. Azido glikolikoa da ezagunenetakoa, eta familia horretan badira beste batzuk ere xanpuetan erabiltzen ez direnak (azido askorbikoa eta azido mandelikoa, esaterako). Zoldaren aurkako ohiko xanpuek zink piritiona izaten dute, piroktonolamina edo selenio sulfuroa, eta horiek ere eraginkorrak dira.

Iturria: Juan Ferrando, Dermatologiako irakasle tituluduna Bartzelonako Unibertsitatean, mediku aholkularia Bartzelonako Clinic Ospitalean, Espainiako Dermatologia eta Benereologia Akademiako kidea (AEDV) eta akademia horretako Espainia Trikologia Taldeko kidea.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto