Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

PAPEREZKO BERTSIOA.
2013ko iraila

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Bidaia-agentzia batek onartu egin du bezeroek eskubidea dutela ordaindutako dirua jasotzeko hegaldi-kontrolatzaileen grebaren kalteengatik, baina ez du ordaindu

 Hegaldi-kontrolatzaileek greba egin zuten 2010eko abenduan, eta zenbait kontsumitzailek ezin izan zuten bidaia konbinatu bat egin, nahiz eta 4.900 euro ordaindu. Erreklamazioa bidali zioten bidaia-agentziari, eta hark, berriz, handizkako agentziaren oharra helarazi zien: onartzen zuen ordaindutako dirua jasotzeko eskubidea zutela. Baina inork ez zien dirurik itzuli, ez txikizkako agentzia saltzaileak ez eta handizkako antolatzaileak ere; salaketa jarri zuten bidaia saldu zien agentziaren aurka, eta irabazi egin zuten epaiketa. Madrilgo Probintzia Auzitegiak dio (2013ko martxoaren 20koa da epaia) agentzia salatuak berak onartu zuela, idatziz, erabiltzaileek eskubidea zutela ordaindutako dirua jasotzeko. Eta esaten du, gainera, ez zutela eskatu inolako kalte-ordainik; soilik eskatzen zuten ordaindu eta egin ez zuten bidaia baten dirua itzul ziezaietela, bidaia bertan behera geratu izanaren arrazoiak ezin baitzitzaizkien leporatu kontsumitzaileei.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto