Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Hipotekako zoru-sabaien klausula baliorik gabe uzteko eskatu eta irabazi egin du epaiketa; ia 8.000 euro itzuli dizkiote, lehen zegokion baino gehiago ordaindu zituenak

 Kontsumitzaile batek hipoteka-mailegu aldakor bat kontratatu zuen 2004. urtean (Euriborra + 0,50), eta zoru-sabaien klausula ezarri zioten: interes-tasa ez zen izango 3,25ekoa baino txikiagoa, ez eta %9koa baino handiagoa ere. Baldintza orokor hori gehiegizkoa dela argudiatuta, salaketa jarri zuen bankuaren aurka eta eskatu zuen klausula hori kontratutik kenarazi eta horren erruz ordainarazi zioten diru-kopuru gehigarria itzul ziezaiotela. Eta epaileak aintzat hartu zuen salaketa. Ourenseko Lehen Auzialdiko 4. Auzitegiak esaten du (2013ko maiatzaren 13koa da epaia) gutxieneko muga edo zorua ezartzen zuen klausula gehiegizkoa zela, halaxe baitio Kontsumitzailearen Legeak. Epailearen ustez, kontsumitzaileak arrisku bat hartu zuen bere gain erreferentzia-indizearen gehienezko muga hain goian jarrita, baina arrisku horren ordainetan, kontratuak ez du ezartzen inolako abantailarik kontsumitzailearentzat; banku-entitateak, aitzitik, ez zuen hartu inolako arriskurik, hari ordaindu beharrekoa sekula ez zelako jaitsiko muga jakin batetik behera. Ondorioz, zigortu egin zuen bankua: 7.988 euro itzuli beharko zizkion bezeroari (zoru klausula ezartzearen ondorioz kobratu zioten kopuru gehigarria), eta berriz kalkulatu eta berregin beharko zituen, zoru klausularik gabe, hipoteka maileguaren amortizazio-koadroak lehen hitzartutako interes aldakorrak aintzat hartuta, eta, gainera, kontabilizatu egin beharko zuen amortizatutzat eman beharreko kapitala.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto