Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Egiptora joateko bidaia kontratatu eta ez dira garaiz iritsi hegazkinera igotzeko

 Bidaiari batzuek Egiptorako bidaia konbinatu bat kontratatu zuten bidaia-agentzia batean. Baina lehenbiziko hegaldia, Malaga eta Madril lotzen zituena, atzerapenarekin iritsi zen Barajasera, eta ez zuten lortu Madril-Luxor hegaldia hartzea. Salaketa jarri zuten agentziaren aurka: ordaindutako dirua itzul ziezaietela eskatu zuten, 2.780 euro, eta irabazi egin zuten epaiketa. Bartzelonako Probintzia Auzitegiaren ustez (2013ko apirilaren 26koa da epaia), Egiptorako hegaldia hartu ez izanaren errua ez da kontsumitzaileena, Malagatik ekarri behar zituen hegazkina berandu iristeak eragin baitzuen Barajasko aireportura atzerapenarekin heldu izana. Nahiz eta maletak erregistratu beharrik ez izan eta nahiz ete bidaia-agentziako ordezkarien burua arduratu zen ontziratze-txartelak prestatzeko zereginez mahaietako batean, bidaiariek itxita aurkitu zuten ontziratzeko gunea. Bartzelonako Probintzia Auzitegiaren irudiko, agentziak ez zuen kontratua bete, eta bazuen aukera beste moduren batean jokatzeko. Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak Babesteko Lege Orokorraren testu bateginak esaten duenez, bidaia konbinatuak eskaintzen dituzten antolatzaileen eta agentzien ardura da kontratuan ageri diren betebeharrak egoki bete daitezela. Eta berdin du haiek zuzenean exekutatzen dituzten edo beste zerbitzu-emaile batzuek.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto