Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Programatutako bidaia bertan behera utzi diete eta bidai-agentziak ez die konponbiderik ematen

Erretiratu talde bat gara, eta noizean behin bidaia bat antolatzen dugu. Oraingo honetan, itsas bidaia bat egin dugu Mediterraneoan barrena. Azken egunean, etxerako hegaldia hartu aurretik, txango bat genuen programatua. Kontua da txangoa eten egin zutela eta aireportuan utzi gintuztela, hangar gisako batean eta inolako janaririk gabe, hegazkina irten zen arte. Behin baino gehiagotan joan gara agentziara gure kexa adieraztera, baina ez digute erantzuten. Zer-nolako eskubideak ditugu eta zer eska dezakegu?

  Txangoa etetea eta programan zeukan iraupena murriztea bidaia konbinatuen kontratua partzialki ez betetzea da. Kontratuak eta publizitate-orriek diotena arretaz irakurtzea komeni da, lotesleak dira eta. Diru kopuru gehigarri bat ordaindu baduzue egun osoko txangoa egiteagatik (janaria barne dela), eska ezazue diru hori itzul diezazuetela, bazkariari, edariari eta abarri dagokiena erantsita. Beste aukera bat da kalte-ordain orokor bat eskatzea, hasieran behintzat. Eta eska ezazue, halaber, kalte moralari dagokion ordaina ere hangarrean utzi zintuztetelako.

Kontsumitzaileen Legeak, 2007. urtekoak, arautzen du zer-nolako eskubideak dituzten bidaia konbinatuen erabiltzaileek. Bidaia konbinatuak eskaintzen dituzten antolatzaileen eta agentzien ardura da kontratuan ageri diren betebeharrak egoki bete daitezela, eta berdin du haiek zuzenean exekutatzen dituzten edo beste zerbitzu-emaile batzuek (hotelak, garraiolariak, gida turistikoak...). Agentziari bidali beharreko erreklamazioa burofax bidez bidaltzea komeni da, edo Kontsumo Zerbitzuen bidez, eta jar itzazue kaltetu guztien identifikazio-datuak.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto