Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Saltzaileak ez du bigarren eskuko auto erosi berriak behar duen 3.000 euroko konponketaren ardura hartzen

Bigarren eskuko auto bat erosi nuen kontzesionario batean. Ia 8.000 euro ordaindu nuen, eta handik hiru astera matxuratu egin zitzaidan. Bi urteko bermea zeukanez, auto-etxera bertara deitu eta haiek esandako tailerrera eraman nuen. Konponketa-lanen aurrekontua 3.000 eurokoa da, aldagailu-kutxa berria jarri behar zaio eta. Tailerrean esan didate haiek ez dutela beren gain hartuko autoa konpontzeko gastua, eta konpondu ezean 140 euro ordaindu beharko dudala aurrekontua egiteagatik. Saltzaileak esaten dit konponketa-tailerrarekin moldatu behar dudala, baina han ez didate konponbiderik eskaintzen. Zer egin dezaket?

  Gure gomendioa da autoa saldu dizun kontzesionarioari idatz diezaiozula eta hari erreklamatu, Kontsumitzaileen Legeari jarraituz hark hartu behar ditu-eta bere gain legezko bermeari dagozkion betebeharrak, eta kontsumitzailearen aurrean erantzun. Bigarren eskuko ibilgailuek, legez, urtebeteko bermea izaten dute, doakoa, eta lehen sei hilabeteetan matxura edo akatsen bat agertzen bada, ibilgailuaren berezko hutsegitetzat jotzen da. Tarte horretan, dena den, kontsumitzaileak erabilera okerra egin eta saltzaileak modu objektiboan probatuko balu, gerta liteke azken hori erantzukizunetik salbuestea. Burofax zertifikatua erabil ezazu saltzaileari erreklamazioa bidaltzeko, edo jo ezazu bestela zure herrialdeko edo udalerriko Kontsumo Zerbitzuetara: adieraz iezaiozu berak ordaindu behar dituela konponketa-lanak edo, nahi badu, salerosketa baliorik gabe utzi eta ordaindu duzun dirua itzul diezazukeela. Zure erreklamazioa aintzat hartzen ez badu, abokatu batekin harremanetan jarri behar zenukeela iruditzen zaigu eta auzitara jo. Har ezazu kontuan bi berme mota daudela: legezkoa batetik, saltzaileari betebehar batzuk ezartzen dizkiona, eta komertziala bestetik, inoiz ez daitekeena izan legeak kontsumitzaileei eta erabiltzaileei ezagutzen dizkien eskubideen kaltetan. Saltzailearekin ados jarriko bazina konponketa-lanen inguruan, eska itzazu frogagiri guztiak: autoa garajean zer egunetan utzi duzun eta konponduta noiz hartu duzun adierazten dutenak, eta zer-nolako matxura zuen eta zer konponketa egin dizkioten erakusten dutenak.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto