Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

Λ

Erosketa gida: moldeko ogia: Ogiaren mami guztia, moldean

Ospe onik ez duen arren, dieta orekatu batean sartzeko modukoa da, eta, ahal dela, osoko irinarekin edo zerealekin egina dagoena hautatzea komeni da

  Esaten dutenez, asmamenak mugitzen du mundua, baina nagitasunak ere bai zenbaitetan. Galdetu bestela Otto Rohwedder-i. Bitxi-saltzailea zen amerikar hura, eta aspertua zegoen, nonbait, egunero ogia xerratzen ibiltzeaz; zerbait egin nahi, eta ogia xerratzeko makina asmatu zuen 1928an. Arrakasta handia izan zuen asmakizunak, eta esaldi bitxi bat ere sortu zen makinarekin batera: "Ogi xerratua baino asmakizun hoberik!". Ordutik aurrera, munduko leku askotara hedatu zen moldeko ogia. Irlandan, adibidez, ogi horixe jaten du gehien jendeak. Espainiako Estatuan, berriz, ohiko ogiaren aldekoa da jendea, eta datuek ere halaxe erakusten dute: Dietaren bidez Barneratzen denari buruzko azken Inkesta Nazionalak (ENIDE) dioenez, herritar bakoitzak 63 gramo jaten ditu astean moldeko ogitik, hiru xerra inguru alegia (xerra bakoitzak 23 gramo pisatzen du). Herritarrek nahiago dute ohiko ogi zuria, barrakoa, biribila edo beste gisa batekoa. Biak alderatuz gero, nabarmena da aldea: ogi kontsumo guztia kontuan hartuta, %10ekoa baino ez da moldeko ogiarena. Hala ere, moldeko ogi berriak agertzen ari dira merkatuan, eta gero eta zailagoa da ongi hautatzen asmatzea. Oraintsu arte, moldeko ogi zuria baino ez zegoen; osokoak edo zereal-haziak dituztenak agertu ziren gero, eta, ondoren, azalik ez dutenak, azal samurragoa omen dutenak, baserriko ogi xerratuak... Hainbeste aukera izanda, komeni da jakitea zer-nolako desberdintasunak dauden batzuen eta besteen artean, ba ote den besteak baino osasungarriagoa den bat, edo ohiko ogia beti ote den hobea moldekoa baino.

Zer leku behar du dietan

Energia-iturri merkea, gustagarria eta erosoa da ogia. Hori dela eta, munduan gehien jaten den elikagaietako bat da. Gaur egun sekula baino aukera gehiago daukagu elikagaietan, baina ogiak leku garrantzitsua dauka oraindik ere dietan. Aho hutsa baino, ogi hutsa hobea dio esaerak, eta ez dago gaizki esana. Zerealak dira dieta osasungarriaren oinarria, eta ogiaren oinarrizko osagaia ere zereal bat da: garia. Giza nutrizioaz eta dietetikaz arduratzen diren elkarte eta erakunde guztiek esaten dute zerealetan oinarritu behar genukeela elikadura, horrek lagundu egiten duelako gaixotasun kronikoei aurre hartzen, zerealek ugari ematen dituztelako karbohidratoak eta zuntza. Azterketa epidemiologikoek erakusten dute karbohidrato konplexuak jateak hobetu egiten duela bizitza-kalitatea, eta horregatik gomendatzen dute karbohidratoen bidez har dezagula egunean behar dugun energiaren zati handi bat. Ogiak ugari ematen ditu mantenugai horiek, eta beste zenbait elikagaik ere bai, adibidez, pastak. Karbohidratoak dira gure gorputzeko organo askoren erregairik gustukoenak (batez ere, garunarenak eta giharrenak), baina Espainiako Estatuko herritarrek komeni baino gutxiago hartzen dituzte. Gomendioek diote karbohidratoetatik abiatuta hartu behar litzatekeela energiaren %45, baina gaur egun %40an dabil kopurua. Ogiak, beraz, lagundu egin dezake dieta orekatzen, karbohidrato asko dituen elikagaia baita.

Zuntza ere dezente izaten du, eta mantenugai hori funtsezkoa da digestio-sistemak ongi funtziona dezan; gainera, badirudi murriztu egiten duela zenbait gaixotasun kroniko izateko arriskua: bihotz-hodietakoak, diabetesa eta digestio-minbizia ere bai. Bestalde, ogiak ez du landare-jatorriko proteinarik, eta hori ona da, Mendebaldeko herrialdeetan proteina gehiegi hartzen baitute herritarrek (animalia-jatorrikoa gehienbat). Zenbait ikerketak erakutsi dutenez, landare-jatorriko proteinei lehentasuna emateak murriztu egiten du bihotz-hodietako eritasunak pairatzeko arriskua.

Ogiari buruz esan dugun horrek guztiak balio du, jakina, moldeko ogiarentzat ere. Kontuan hatu behar da, hala ere, saltokietan nahiko leku desegokietan jartzen dutela produktu hori, hain onak edo hain komenigarriak ez diren beste produktu batzuen ondoan, alegia: esaterako, ogiaren eratorrien inguruan (biskoteak, ogi luzeak, bastoitxoak eta antzekoak), eta horiek gehiegi izaten dituzte gantzak eta gatza.

Zenbat da asko?

  Gure dieta orekatua izan dadin, adituek esaten dute egunean 4-6 errazio hartu behar ditugula elikagai irinkaretatik (patatak eta zerealak). Zerealetan, osokoak edo integralak hartzea komeni da, eta, ahal dela, gatz erantsirik ez dutenak (batez ere ogia hautatzean). Honako taula honetan, elikagai irinkaren taldeko lau ageri dira, eta errazio bat zenbat den jakiteko argibide batzuk ere bai (esan bezala, egunero 4-6 errazio hartzea komeni da).

Elikagaiekin gehiegikeriak egitea beti da kaltegarria, baina esan dugu lehen zer gertatzen den karbohidratoekin: Estatuko herritarrek, batez beste, komeni baino gutxiago hartzen dituzte. Hori jakinda, gehiegi jatea arriskutsua dela ohartarazi baino gehiago, elikagai irinkarei lehentasuna eman behar zaiela nabarmendu beharra dago. Ogiari dagokionez, hala ere, komeni da beste ohar bat ere egitea: osoko irinarekin egina askoz hobea da, ohikoa baino dezente onuragarriagoa osasunarentzat, nahiz eta jendeak gutxi jaten duen oraindik ere. Osokoa izateaz gain, gatz gutxikoa izatea ere komeni da. Izan ere, Estatuko herritarrek komeni halako bi hartzen dute gatza, eta ogiak ere badu zerikusia horretan.

Gomendioa: egunero 4-6 errazio hartu elikagai irinkaretatik
Elikagaia Zer da errazio bat? Etxean errazio bat neurtzeko
Ogia 40-60 g Ohiko ogia Moldeko ogia
3-4 xerra edo 1 ogitxo 2-3 xerra
Pasta 60-80 g gordinik edo 180-240 egosita 1 plater
Arroz 60-80 g gordinik edo 180-240 egosita 1 plater
Patatak 150-200 g 1 patata handi edo 2 txiki

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto