Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Hipoteka exekutatu diote kuotak ez ordaintzeagatik eta, etxetik kaleratu ostean, epaileari eskatu dio baliorik gabe utz ditzala hipotekaren gehiegizko klausulak eta hipoteka exekutatzea bera

 Hipoteka-mailegu baten jabeak lau kuota utziak zituen ordaindu gabe. Etxea enkantean jarri zuten, eta bezeroak hipoteka eskatu zuen aurrezki kutxari eman zioten, tasazio-balioaren %50ean. Ondoren, etxetik kanporatu zuten pertsonak salaketa jarri zuen, eta eskatu zuen baliorik gabe utz zitzatela, gehiegizkoak zirelakoan, bankuarekin egin zuen kontratuko klausula batzuk eta etxe-kaleratzea ekarri zuen prozedura bera. Salaketari horrek zalantzak eragin zizkion epaileari, eta galdera helarazi zion Europako Batasuneko Justizia Auzitegiari, hark erabaki zezan gehiegizkoak ziren edo ez maileguaren zenbait klausula, eta galdetu zion, halaber, Espainian hipoteka exekutatzeko erabiltzen den lege-sistemak murriztu egiten ote dituen kontsumitzailearen eskubideei dagokien babes eta zaintza eragingarria. Europako Auzitegiak esandakoari jarraituz, Merkataritza arloko Bartzelonako 3. Auzitegiak erabaki zuen gehiegizkoa dela hipoteka aldez aurretik amaitutzat ematea kuota bakarra ordaindu gabe uzteagatik. Zehazki, honako klausula hauek jo zituen gehiegizko eta baliogabe: ordaindu gabe utzitakoaren berandutze-interesak %18,75ean ezartzen zituena eta kutxari aukera ematen ziona aldebakarrez erabakitzeko zenbateko diru-kopurua eska zezakeen. Eta onartzen du kontsumitzaile hark ez zuela modurik izan etxetik kaleratu baino lehen bere burua babesteko gehiegizko klausuletatik, eta esaten du, hipoteka aldez aurretik amaitutzat ematea baliogabea izanik, hiru mila euro pasatxo soilik eskatzen ahal zizkiotela, eta ez dela bidezkoa 140.000 euroren balioagatik exekutatzea.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto