Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Hegazkin-txartel batzuk erosi dituzte Internetez, ezeztatze-aseguru eta guzti, baina ezeztatu dituztenean zati bat soilik itzuli diete

 Bi herritarrek Bilbo eta Bangkok arteko joan-etorriko txartelak erosi zizkioten Internet bidez bidaia-bitartekari bati, eta aseguru bat ere kontratatu zuten bidaia ezeztatzeko aukera emango ziena ("anulación plus vuelo"). Guztira, 2.582 euro ordaindu zuten. Emakumea haurdun zegoen, eta arazo batzuk sortu zitzaizkionez, bidaia ezeztatzea erabaki zuen bikoteak. Abiatu baino 18 egun lehenago jakinarazi zioten saltzaileari, eta diru guztia itzul ziezaiela eskatu zioten, baina 730 euro soilik eman zizkien. Hori ikusita, auzitara jo zuten gainerakoa eskatzeko. Merkataritza arloko Bilboko 2. Auzitegiak arrazoia eman zien salatzaileei (2012ko abenduaren 18koa da epaia), eta eskatu zuten dirua itzuli behar izan zien enpresa salatuak (1.853 euro). Enpresak adierazi zuen ez zela bidezkoa ordain hori eskatzea, tarifa merkatua zuten txartelak zirelako, baina ez zuen frogatu halako oharrik egin zuenik kontratatzeko unean. Epailearen esanetan, enpresak ez zuen zehaztu zergatik ez zegokion itzulketa-aseguru bat aplikatzea, zeinak 10 euroko gainprezioa zuen.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto