Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

ADSLa deskontuarekin eskaini diote baina bigarren faktura deskontu gabe bidali diote

Etxerako ADSLa kontratatu nuen telefono-konpainia batekin. Telefonoz deitu eta zera eskaini zidaten: ADSLa eta telefono mugikorra elkarrekin kontratatzen banituen hamar euroko deskontua egingo zidatela, eta iraupen-aldi bat errespetatu beharko nuela. Horretarako, nire mugikorreko zenbakia konpainia batetik bestera eraman eta telefono bidez onartu behar nuen eskaintza, eta halaxe egin nuen. Lehenbiziko faktura ongi iritsi zen, baina bigarrena deskonturik gabe etorri zen. Erreklamazioak egin arren, ez dut deus ere lortzen.

  Guk aholkatzen dizugu kontratua hartu eta egiaztatu dezazula zer baldintzatan hartu zenuen oraingo tarifa. Kontraturik ez baduzu, eska ezazu kopia bat bidal diezazutela. Hala ere, bila ezazu operadorearen web-orrian eta publizitate-orrietan, ea aurkitzen duzun zer-nolako baldintzak jarri zituzten zuri egin zizuten eskaintzarentzat. Zure kontratuak eta/edo iragarkiak esaten badu deskontua egingo zaiola ADSLa eta mugikorra elkarrekin kontratatzeagatik, egin ezazu beste erreklamazio bat eta eska ezazu eskaintzari dagozkion baldintzak bete ditzatela eta, beraz, deskontua egin diezazutela. Eska ezazu, gainera, erreklamazioaren erregistro-zenbakia. Horretaz gain, joan zaitezke zure udalerriko edo erkidegoko kontsumo-zerbitzuetara, eta bitartekaritza egin dezatela eskatu. Kontuan har ezazu, eta halaxe adieraz iezaiezu gainera, legearen arabera kontsumitzaileek eta erabiltzaileek betearazi egin ditzaketela eskaintzaren, promozioaren edo publizitatearen edukia, baldintza juridiko edo ekonomikoak, eta eskainitako bermeak, nahiz eta kontratuan ez berariaz agertu. Eta eskaintzaren edukia frogatzeko heldulekuren bat beharko bazenu, adieraz dezakezu lehenbiziko hilabetean egin zizutela deskontua eta, beraz, eskubidea duzula orain ere.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto