Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Gabardina hondatu diote tindategi batean, baina hark ez du onartzen

 Emakume batek gabardina bat eraman zuen tindategira, bisoizko lepokoa zuena, jantziaren kolore berekoa, zeina kaltetu egin baitzen. Bezeroa ohartu zen ezinezkoa zela hura konpontzea, eta berria eros ziezaiola eskatu zion tindategiari (250 euro balio zuen). Halaxe jakinarazi zion enpresari, ahoz eta posta zertifikatu bidez, eta, azkenean, auzitara jo behar izan zuen. Asturiasko Probintzia Auzitegiaren iritziz, kontsumitzailearen jarrera irmo eta kontraesanik gabeak aditzera ematen zuen garbitzeko prozesuan gertatu izango zela kaltea (2013ko otsailaren 4koa da epaia). Kontsumitzaileen Legeak esaten duenari jarraiki, epaileak erabaki zuen tindategiak kalte-ordaina eman behar ziola, 150 eurokoa hain zuzen, jantzia oso erabilia eta maiztua zegoenez, ez zelako bidezkoa berria adina ordainaraztea. Horrela, bada, 150 euroko zigorra ezarri zion tindategiari, eta bezeroak jantzia garbitzeagatik ordaindu zituen 10 euroak ere itzuli egin behar izan zizkion.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto