Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Ustez egoera onean erosi zuen bigarren eskuko autoak matxura garestia dauka orain

Duela hiru hilabete auto bat erosi nuen kontzesionario batean, bigarren eskukoa. Kontratuak esaten du ibilgailuaren elementuak egoera onean daudela. Lehengoan, ordea, banaketa-uhala apurtu eta hondatu egin zen autoa. Ia 2.000 euro balio du matxura konpontzeak. Saltzaileak uko egin dio ordaintzeari, eta 500 euro eskaini dizkit. Autoa garajean dago eta nik berehala behar dut. Zer egin dezaket?

  Legeak esaten du saltzailea behartuta dagoela kontratuan esandakoarekin bat datozen produktuak ematera, eta produktu horiek erabiltzeko moduan egon behar dutela. Matxura konpontzea, berriz, doakoa izango da, eta erabili ezinda utzi duten akatsak konpontzeko beharrezko diren gastu guztiak hartu beharko ditu bere gain: bidaltze-gastuak eta eskulanari eta materialei dagozkienak. Bigarren eskuko produktuek urtebeteko bermea izaten dute, eta lehen sei hilabeteetan sortzen diren matxurak produktuaren beraren gabeziek eraginak direla onartzen da. Dirudienez, zure bermea ere lehenbiziko sei hilabeteetan dago. Ondorioz, saltzaileak doan konpondu behar dizu autoa. Ados jartzen ez zaretela ikusita eta autoa berehala behar duzula jakinda, gomendatzen dizugu Kontsumitzailea Informatzeko Udal Bulegora jo dezazula bitartekaritza eske, eta tailerrekoei eska diezaiezula diagnostiko idatzi bat egin dezatela, autoa zer-nolako egoeratan dagoen esanez eta zergatik konpondu behar den adieraziz. Burofax bat bidal diezaiokezu saltzaileari, tailerrean egindako txostenaren kopia batekin, eta gastu guztiak ordain ditzala eskatu. Jakinarazi behar diezu, hala egin ezean, zuk ordainduko diezula tailerrekoei eta aztertu egingo duzula aurrerantzean auzitara jo edo zer bide hartu.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto