Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Ez du hartuko alogeran hartu nahi zuen pisua baina agentzian ez diote itzultzen erreserbaren dirua

Higiezinen agentzia bati 600 euro eman nizkion pisu bat gorde ziezadan alokatzeko. Paper bat sinatu genuen, non esaten zen hurrengo astean izenpetuko genuela kontratua. Adineko pertsona bat zaintzen dut, eta haren semeak hurrengo egunean esan zidan segur aski zaharren egoitza batera eramango zutela aita, eta aurrerantzean ez zutela nire beharrik izango. Hori jakinda, berehala joan nintzen agentziara eta eskatu nien itzul ziezadatela erreserba egiteko jarri nuen dirua, baina inondik ere ez dute nahi. Itzuli egin behar lidakete edo ez?

  Zure galdera irakurrita, ondorioztatzen dugu sinatu duzuen dokumentuak alokairu-kontratua izenpetzeko epea zehazten duela, baina, berez, ez dela alokairu-kontratua, funtsezko elementu batzuk falta dituelako: iraupena eta prezioa, adibidez, eta zigor-klausularik ere ez duela dirudi. Horiek aurrekontratuak izaten dira, etorkizunean beste bat sinatzeko helburuz egiten direnak, izan alokatzeko edo izan erosteko, eta auzitegiek baliozkotzat jotzen dituzte. Aldeak ez dituzte erabat lotzen, baina eskubidea ematen dute etorkizunean konpromisoak betetzera behatzeko. Eta aldeetako batek bere kabuz erabakitzen duenean aurrera ez jarraitzea, eta beste aldeak onartzen duenean, aurrekontratua baliorik gabe geratzen da eta jarritako dirua itzuli egiten zaio bankuko kontura. Kode Zibilaren 1.124 Artikulua mintzo da horretaz, eta esaten du kontratu bat eteten denean, kaltetuak, etorkizuneko alokatzaileak alegia, eska dezakeela beste aldeak kontratua bete dezala edo onartu egin dezakeela baliogabetzea ordain baten truke. Zure egoerari dagokionez, agentziak eskubidea du kalte-ordaina eskatzeko eragin dizkiozun kalteengatik (agiri bidez froga daitezke, gainera), baina ez du zertan izan erreserbarako jarri duzun diru guztia; ez dirudi, izan ere, oso bidezkoa, sinatu eta hurrengo egunean jakinarazi bazenien atzera egin nahi zenuela.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto