Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Teknologia Berriak

Λ

Nola erabili wiki bat

Wikipediak egin du ezagun edukiak argitaratzeko formatu hori, eta lagundu egiten du taldean lan egiten

  Wikipediak zortzi urte bete zituen urtarrilaren 15ean, eta egunetik egunera gero eta handiagoa eta osatuagoa da, jendeak borondatez egiten duen ekarpenari esker. Izan ere, edozein irakurlek zuzendu dezake artikuluetan ageri den informazioa okerreko daturen bat antzemanez gero. Dohain handi hori, dena den, ez da entziklopedia ireki eta doakoarena soilik: wiki guztien ezaugarria da. Formatu aproposa da, beraz, talde-lanean aritzeko, eta oso erabilgarria gerta daiteke irakaskuntzan eta lan munduan baliatzeko.

Ohiko web-orriek ez bezala, wikiek bisitariei aukera ematen diete bertan ageri diren edukiak aldatzeko moldatu beharreko zerbait ikusten badute. Web-orrietan, hauxe izaten da ohiko egitura: pertsona batek edo batzuek artikulu bat sortu, eta irakurleek modulu bereizi batean egin dituzte oharrak edo iruzkinak. Wikia interaktiboagoa da, eta testu nagusian bertan biltzen dira irakurleen ekarpenak. Formatu honek orri bat edo gehiago izaten ditu elkarri lotuta, ohiko guneek bezalaxe, nahiz eta itxura grafikoa oso soila izan ohi den, Internet hedatzen hasi zen garaia oroitarazten duena.

Hobeki antolatze aldera, erabiltzaileek egin dituzten aldaketa guztiak erregistro batean gordetzen dituzte wikiek, eta bestelako informazio baliagarri batzuk ere bai: zein ordutan eta egunetan egin diren, nork egin dituen... beste eremu batean, berriz, aldaketak zergatik egin diren adierazteko modua ematen du. Era horretan, jendeak alderatu egin ditzake bertsio bat eta bestea, eta testua findu, eta, nahi izanez gero, orrialde horrek une jakin batean zuen egoerara ere itzul daiteke. Gainera, eduki bakoitzarentzat eztabaida-orri bat izaten da, gairen baten inguruan desadostasunak sortzen direnerako. Gune horretan, erabiltzaileek beren ikuspuntuaren berri eman dezakete eta iritzia azaldu.

Eduki bat aldatzen denean, erabiltzaileek adierazi egin dezakete garrantzi gutxiko aldaketa izan dela, besteek jakin dezaten ez duela merezi testua berrikustea. Aukera hori oso egokia da ortografia-akatsak eta puntuazio-hutsegiteak zuzentzeko. Bestalde, erabiltzaile bakoitzak bere orria izaten du, eta haren gainean klik eginez sar daiteke bertara.

Wikiaren sintaxia

Wiki batean idazten denean, zenbait alderdi hartu behar dira kontuan. Lehenik, estandarizatu gabeko sistema sintaktiko bat erabiltzen duela, Wikitext delakoa, eta ez dela HTMLren berdin-berdina. Hona hemen kontuan hartzeko zenbait jarraibide MediaWiki programan oinarritzen diren wikiak erabiltzeko (horixe da programarik ezagunenetakoa, Wikipediak ere hori erabiltzen du eta).

Nola sortu wiki bat

Blogekin gertatzen den bezala, sistema automatikoak erabiltzea da errazena wiki bat sortzeko ere, erabiltzailea gidatu eta prozesua sinplifikatu egiten baitute. Hori da biderik egokiena formatu honekin oso trebatuta ez dauden erabiltzaileentzat.

Zerbitzu bat baino gehiago daude: Wikia, esaterako, direktorio osatua da, eta gai beraren inguruko informazioa ez bikoizteko moduan egituratua dago; Webpaint-ek, berriz, baimen-sistema bat dauka, eta horien bidez, sortzaileak erabakitzen du nork eta nola molda ditzakeen edukiak; PBWiki doakoa da hiru erabiltzailek edo gehiagok erabiliz gero; Wikidot-ek aukera interesgarriak eskaintzen ditu: wikia nork bere domeinuan sor dezake edo erabiltzaileei askatasuna ematen die haien iragarkiak jartzeko; eta Wikispaces ere hor dago, zeinak doan eskaintzen baitu oinarrizko bertsioa (trukean, publizitatea izaten du). Gune horiek konfiguratzea erraza da, blogen arloan Blogger edo WordPress izan daitezkeen bezainbat.

Bestalde, wiki askok -Webpaintek eta Wikispacesek, esaterako- WYSWYG editore bat txertatu dute ("Ikusten duzuna eskuratzen duzu", horixe esan nahi dute ingelesezko sigla horiek), eta horrekin, wikien berezko sintaxiaren itxura ordezkatu eta testu-prozesadoreak balira bezala erabiltzen dira. Horri esker, are errazagoa da formatu hau erabiltzea.

Beste bidea nekezagoa da, tokia alokatu behar izaten delako zerbitzari batean; adibidez, hosting partekatu batean. Ondoren, programa bat eta hari dagokion datu-basea instalatu behar izaten dira, eta konfiguratu.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto