Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

Λ

Erosketa Gida: zukuak: Zukuak: berdinak al dira guztiak?

Bitaminak ematen dituzte, mineralak ere bai eta, gainera, lagundu egiten dute gorputza hidratatzen, baina ez dira erabili behar frutaren ordezko gisa

  Antzinatetik hasita, jainko-jainkosen elikagaitzat hartu izan da fruta. Eta haien zukua ere gutizia paregabea izan da. Hori dela eta, gizaldiz gizaldi, tenpluetan, ospakizunetan, erritualetan... eskaintzak egiteko erabili izan dituzte biak. Mistizismo eta kondaira horiek utzita, gaur egun ere gero eta zuku gehiago edaten dugu. 1987. urtean, adibidez, Espainiako Estatuko herritar bakoitzak 115 mililitro edaten zituen astean (baso erdi pasatxo), eta 2006. urtean, berriz, lau halako ia (400 mililitro, bi baso inguru). Datu berriagoek ere antzeko joera erakusten dute: "Dieta bidez hartzen dugunaren Inkesta Nazionalak" dioenez (Elikadura arloko Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak argitaratu du, 2011. urtean), Estatuko heldu bakoitzak astean litro erdi zuku edaten du, gutxi gorabehera. Eta arlo horretako eragileek ematen dituzten zifrak ere hortxe-hortxe dabiltza: herritar bakoitzak urtean 23 litro zuku edaten ditu Espainiako Estatuan. Horien artean, laranjazkoa da nagusi: merkatu guztiaren %25 hartzen du, Asozumosek emandako datuaren arabera (zuku ekoizleen Espainiako elkartea da).

Kontsumitzaileek zuku ugari dituzte aukeran; itxuraz berdin samarrak izan daitezke, baina guztiek ez dituzte osaera eta ezaugarri berdinak: fruta bakarrekoak izan daitezke edo zenbait frutarekin eginak, batzuk nektarrak dira, beste batzuk kontzentratuak, beste zenbait hozkailuan gordetzekoak dira, edo izan daitezke frutaren mami eta guzti datozenak... Etxe askotan esnearen, kafearen edo ogiaren parekoa da zukua, eta halaxe hasten dute eguna, basoa bete zuku edanez. Baina zer alde dago zuku mota batzuen eta besteen artean? Eta are garrantzitsuagoa dena: fruta atal bat jatea bezain osasungarria al da zukua hartzea? Galdera horiei erantzuteko, Erosketa Gida hau osatu dugu.

Mantenugai-iturri

Landare jatorriko elikagaiak dira zukuak (begetalak, alegia). Hori dela eta, ez dute kolesterolik, eta apenas izaten duten gantzik (ez saturaturik eta ez bestelakorik) eta sodiorik (gatza). Hain zuzen, mantenugai horiek gehiegizko kopuruan hartzen dituzte Estatuko herritarrek.

Legeak dioenez, elikagai bat bitamina-iturritzat edo mineral-iturritzat jotzeko, Eguneko Kopuru Gomendatuaren %15 (edo gehiago) eman behar du mantenugai jakin horretatik. Zukuak azido foliko iturri dira (B9 bitamina, zeinak lagundu egiten baitu immunitate-sistemaren funtzioa eta amaren ehunak hazten haurdunaldian), eta C bitaminaren iturri ere bai (burdina hobeki xurgarazten du, lagundu egiten du kolagenoa sortzen eta immunitate-sistemak eta nerbio-sistemak normal funtziona dezaten). B bitamina urri samar ageri da Estatuko herritarrengan, eta, hain zuzen, haurdun dauden emakume guztiei gehigarri gisa hartzeko gomendioa egiten diete haurrak ez dezan izan arazo neurologikorik. Zukua egiteko garaian ekoizleak bitamina edo mineralen bat erantsi badio (ontziko zukuetan C eta E bitaminak izanten dira bereziki), erantsi dizkioten mantenugai horien iturritzat ere jo daiteke zukua.

KONPARAKETAKO TAULA

Zuku mota (etxekoa) Zuku mota (ontzikoa)
Laranja 62
Limoia 50
Pomeloa 65
Zuku mota (ontzikoa)
Fruta exotikoak 95
Lima 47
Sagarra 78
Laranja 75
Udarea 92
Anana 79
Pomeloa 71
Tomatea 28
Mahatsa 108
Azenarioa 54
Nektar mota (ontzikoa)
Abrikota 99
Fruta exotikoak 95
Mangoa 97
Marakuia 91
Laranja 77
Udarea 111

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto