Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Inkesta egin dugu, eta eguzkia hartzeko ohiturak, arriskuaren pertzepzioa eta eguzkitako kremen etiketak aztertu ditugu: Bost lagunetatik batek ez du babesik ematen udako oporretan eguzkia hartzen duenean

Erantzun dutenen %12k ez dute erosten eguzkitako kremarik, eta hamarretik hiruk sekula ez dute irakurtzen etiketetako informazioa

  Eguzkiak bi aurpegi ditu. Alde batetik, kolorea eta beroa ematen ditu, eta bizipoza ere bai askori. Funtsezkoa da D bitamina sortzeko, eta eguzkia hartzea, neurrian eginda eta medikuak zainduta, dermatologia-gaixotasun batzuk -psoriasia, ekzema...- sendatzeko tratamenduaren zati ere bada. Baina beste aldea ere badu eguzkiak: erredurak eragiten ditu, eta horrek areagotu egiten du helduaroan larruazaleko minbizia pairatzeko arriskua.

Urtero 160.000 melanoma kasu diagnostikatzen dira (79.000 gizonetan eta 81.000 emakumeetan). Ozono-geruza murriztu izana eta larruazala beltzaran eramateko joera edo moda dira bi eragile nagusiak, eta, beraz, eskura dauden neurri guztiak hartu behar dira eguzkitan jartzeko garaian. Eguzkia hartzeko orduan herritarrek zer-nolako ohiturak dituzten jakiteko, EROSKI CONSUMERek inkesta bat egin du apirilean, eta 1.000 pertsonari galderak egin dizkie 9 autonomia erkidegotan: Andaluzia, Balear uharteak, Euskal Autonomia Erkidegoa, Galizia, Gaztela Mantxa, Katalunia, Madril, Nafarroa eta Valentziako Erkidegoa. Gainera, eguzkiak duen arriskuari buruz zer ikuspegi duten ere jaso dugu eta eguzkitako krema hautatzeko orduan nola jokatzen duten ere bai. Inkestatuen %52 emakumeak izan dira, eta batez besteko adina, berriz, 46 urtekoa izan da.

Eguzkiak ez digu berdin eragiten guztioi. Larruazalaren pigmentazioak, begien koloreak, ileak eta norberak beltzarantzeko duen gaitasunak eragiten dute gutako bakoitza zer fototipotan sartzen den; hau da, gure larruazalak zer-nolako gaitasuna duen eguzki-irradiazioa xurgatzeko. Inkestatuen artean, lehen fototipoan sartzen dira bostetik bat (larruazal, begi eta ile oso argiak dituzte, beti erretzen dira eta beltzarandu direnik ere zaie sumatzen); %46 bigarren fototipoan (horiek ere larruazal, begi eta ile argiak dituzte, baina lortzen dute, neurri batean, beltzarantzea, nahiz eta maiz erretzen diren); beste %21 hirugarrenean daude (larruazal ilunagoa dute, baita ilea eta begiak ere, batzuetan erretzen dira eta beltzarandu ere egiten dira); eta %12 laugarrenean (larruazal, begi eta ile ilunak dituzte, bakan erretzen dira eta beti beltzarantzen).

Babes gutxi, konfiantza gehiegi

Gure inkestari erantzun diotenak udako opor eta jaiegunetan egoten dira gehien eguzkitan. Baina %19 sekula ere ez dira babesten eguzki-irradiaziotik, eta %21 batzuetan baino ez (batez ere, gizonak). Gainera, uda sasoitik kanpo are gutxiago babesten dute beren larruazala: lautik batek baino ez du hala egiteko ohitura. Hori bai, egiten dutenek eguzkitako kremak eta betaurrekoak erabiltzen dituzte.

Gainera, lautik bati iruditzen zaio eguzkiaren arriskua erdi mailakoa dela. Izan ere, badirudi zenbait alderditan oraindik ere konfiantza gehiegirekin jokatzen dugula: bostetik bik pentsatzen dute lehenengoz eguzkia hartzen denean 15etik beherako babes-faktorea erabil daitekeela, bostetik batek ez daki larruazal bakoitzak era batean xurgatzen duela eguzki-irradiazioa eta horrek baldintzatu egiten duela babesteko era, eta inkestan parte hartu dutenen %12k ez dute ohiturarik eguzkitako kremak erosteko.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto