Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Hipoteka exekutatzeko eta etxetik kaleratzeko Espainiako prozedura ez dator bat kontsumitzaileekin egindako kontratuen gehiegizko klausulak arautzen dituen Europako zuzentarauarekin

 Pertsona batek hipoteka bat eskatu zuen baina utzi egin zion kuotak ordaintzeari, eta, ondorioz, hipoteka exekutatzeko auzibidea hasi zen, eta etxebizitza enkante publikoan emateko saioa ere egin zuten. Inork ez zuen eskaintzarik aurkeztu enkantean, eta bezeroak hipoteka eskatu zuen aurrezki kutxari eman zioten, balio zuenaren %50ean, eta ordu arteko jabea etxetik bota zuten. Handik zenbait egunetara, salaketa jarri zuen auzitegian, eta mailegu-kontratuaren klausula bat baliogabetzeko eskatu zuen, gehiegizkoa zelakoan. Salaketari horren aurrean, Merkataritza arloko Bartzelonako 3. Auzitegiak galdera helarazi zion Europako Batasuneko Justizia Auzitegiari 2011. urtean, esan zezan Espainian hipoteka exekutatzeko erabiltzen den prozedura bat ote datorren gehiegizko klausulen Europako araudiak kontsumitzaileei eskaini nahi dien babesarekin. Espainiako araudiak ez du uzten epaile batek neurriak har ditzan hipoteka-exekutatzea eta etxe-kaleratzea geldiarazteko, kontsumitzaile batek salaketa bat jartzen duenean maileguaren klausula bat gehiegizkoa dela iritzita. Eta 2013ko martxoaren 14ko epaian, Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak adierazi du Espainiako araudia, hipotekak exekutatzekoa, ez datorrela bat Europakoarekin, ez duelako aukerarik ematen kontsumitzaileak aurka egin diezaioan exekuzioari eta etxe-kaleratzeari kontratuan ageri den klausula bat gehiegizkoa denean.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto