Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Itzuli edo aldatu egin nahi du on-line erositako telefonoa baina eragozpenak jartzen dizkiote etengabe

Telefono bat erosi nuen operadore baten on-line zerbitzuaren bidez. Eskuratzen nuenean ordain nezakeela esan zidaten eta ni bizi naizen hirian daukaten denda batean har nezakeela. Onartu egin nuen aukera hori, eta telefonoa iritsi zenean, finantzaketa sinatu eta paketea eman zidaten. Irekin nuen, eta ohartu nintzen telefonoa handiegia zela, eta aldatu egin nahi nuela adierazi nien mezu elektroniko bidez, edo bestela dirua itzul ziezadatela eskatu nien. Baina eragozpenak besterik ez didate jartzen. Zer-nolako eskubideak ditut?

  Urrutitik egiten diren kontratazioetan, on-line erakoetan, adibidez, kontsumitzaileak eskubidea du produktua jaso eta hurrengo zazpi lanegunetan uko egiteko. Enpresaburuak eskubide horren berri eman behar zizun eta uko egiteko dokumentu bat ere bai, eta, beraz, epea hiru hilabetera luzatuko litzateke. Dena den, badira salbuespen batzuk eskubide horri eragiten diotenak, batez ere kontsumitzailearen berezitasunak aintzat hartuz egiten diren produktuetan edo produktu pertsonalizatuetan, edo berez itzuli ezin direnetan. Gure ustez, ordea, zu ez zaude egoera horretan. Gainera, enpresaburuak mailegu bat eman badu prezioa finantzatzeko, uko egiteko eskubidea erabiltzen denean, mailegua baliorik gabe geratzen da eta kontsumitzaileari ezin zaio inolako zigorrik jarri, nahiz eta enpresaburuak eska diezaiokeen bere gain har dezala ondasuna itzultzeak izan duen kostua. Gomendatzen dizugu erabil dezazula uko egiteko edo kontratua baliogabetzeko eskubidea burofax bidez, edo kontsumitzailea informatzeko bulego baten bidez.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto